74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

U.I. XIX-Milagrosa unitateko ZN-1 eta ZN-2 zonetako exekuzio unitatearen (ARZ-5 banaketa eremua) mugapena aldatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko apirilaren 11n, erabaki hau hartu zuen:

JOB 11-ABR-06 (3/UV)

"Igaro da U.I. XIX unitateko ZN-1 eta ZN-2 zonetako exekuzio unitatearen mugapenaren aldaketa jendaurrean egoteko aldia, hasiera batez onetsi ondoan (JOB/23-12-05); aldaketa hori José Miguel Galle Roncal jaunak aurkeztu zuen eta 2006ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 20an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez gero, Udalaren Hirigintza Gerentziako zuzendari juridikoak 2006ko apirilaren 3an eman txostenarekin bat, hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea U.I. XIX-Milagrosa unitateko ZN-1 eta ZN-2 zonetako exekuzio unitatearen mugapena aldatzeko proiektua.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta ukitutakoei, Nafarroako Gobernuari eta Jabetzaren Erregistroari jakinaraztea".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 22an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0609617