74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

Hasiera batean onetsirik Arau Subsidiarioetako aldaketa 2. poligonoko 107. lurzatiari dagokionez

Udal honek, 2006ko apirilaren 7an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 49.2e) eta 70, 71 eta 79. artikuluetan eta haiekin bat doazenetan xedatuari jarraituz, Udaleko osoko bilkurak, aho batez, legez eskatutako gehiengoa ordezkatzen baitu, ondokoa erabaki du:

1. Hasiera batean onestea Etxauriko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, 2. poligonoko 107. lurzatiari dagokionez.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, denbora horretan interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Etxaurin, 2006ko maiatzaren 29an._Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0609120