74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BEASOAIN-EGILLOR

Desafektazioa hasiera batean onetsita

Beasoain-Egillorko Kontzejuak, 2004ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, aho batez, erabaki zuen honako herrilur honen desafektazioa onestea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Hona hemen:

1. poligonoa, 183. lurzatia, 1712 metro koadrokoa.

Desafektazioaren xedea da trukaketa egitea, hain zuzen ere Juan José Ollo Cía jaunaren jabetzakoak diren bertze finka batzuekin. Finka horiek 10. poligonoan daude, bata, 190. lurzatia da, 750 metro koadrokoa eta bertzea, 191. lurzatia, 1.100 metro koadrokoa (antzinako katastroaren arabera); hori guztia Kontzejuak 1950eko abenduaren 10ean eginiko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143.b) artikuluan ezarritakoa betez, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea udal idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, betiere bulego orduetan.

Beasoain-Egillorren, 2006ko maiataren 18an._Alkatea, Izaskun Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0609154