74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ETXARRI

Etxarriko Udal Plana prestatzeko lehiaketa publikoa

Etxarriko Udalak Hiri Antolamendurako Udal Plana prestatzeko aholkularitza teknikoaren kontratua esleitzeko oinarriak onetsi zituen, 2005eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran. Hona hemen baldintza orokorrak:

Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoaren bidez.

Aurrekontua: 27.000,00 euro, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: klausulen pleguan zehazten diren epeak.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak, ereduaren araberakoak, udal erregistroan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Lehiaketaren baldintza tekniko eta administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Etxarriko eta Etxauriko Udalen idazkaritzan.

Etxarrin, 2006ko ekainaren 5ean._Alkatea, Patxi Xabier Ilzarbe Legaria.

Iragarkiaren kodea: L0609553