II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ATARRABIA
Ebazpena, garbitzaile lanpostu bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian
Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2006ko maiatzaren 18an. Hona testu osoa:
Ikusirik, Atarrabiako Amalur Haur Eskolako garbitzaile lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian, epaimahaikoen ebazpenean Alkatetzari igorri zaion proposamena, María José López Abril izangaia izendatzearen aldekoa, ebatzi dut:
María José López Abril andreari esleitzea Atarrabiako Amalur Haur Eskolako garbitzaile lanpostu hutsa.
Esleitutako lanpostuaren jabetza hartzeko eguna finkatzea: 2006ko maiatzaren 19a.
Izendapen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Atarrabian, 2006ko maiatzaren 18an._Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L0609197