74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DEIERRI

Allozko Udal Planeko aldaketa xehekatua, AA11ri dagokiona. Behin betiko onespena

Deierriko Udalak, 2006ko apirilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Allozko Udal Planeko AA 11ri dagokion aldaketa xehekatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.3 eta 81.1 artikuluetan xedatutakoa betez, argitara ematen dira behin betiko onespena eta hirigintza arauak.

Aritzalan (Deierri), 2006ko maiatzaren 23an._Alkatea, Alvaro Nicuesa Santamaría.

HIRIGINTZA ARAUAK

Aldaketarekin batean aurrekoaren ordez sartzen diren hirigintzako araudia eta determinazioak

Erantsi egin dira plano aldatuak, mugapen berria dutenak, eta lerrokadura, garaiera, lagapen, azpiegitura eta abarrak berdinak dira.

AA-10etik AA-14 bitarteko eta AA-16 jarduketa asistematikoen gaurko determinazioak: Hirigintzako arau partikularrak, 7. artikulua:

_Azalera: AA-10: 1.994 m².

AA-11: 1.245 m².

AA-12: 1.525 m².

AA-13: 2.407 m².

AA-14: 4.582 m².

AA-16: 531 m².

_Sailkapena: hiri lurzorua.

_Sailkapena: bizitegietarako.

_Jarduketa sistema:

_Azalera AA-10: 1.510 m².

Pribatua: AA-11: 1.024 m².

AA-12: 1.140 m².

AA-13: 1.921 m².

AA-14: 3.679 m².

AA-16: 450 m².

_Bataz besteko aprobetxamendua: 0,5 m²/m².

_Gutxieneko lurzatia: 400 m².

_Atzeramanguneak: 5 metro, lurzatiaren mugatik karrikara.

_Gehieneko etxebizitza kopurua:

AA-10: 3 bizitza.

AA-11: 2 bizitza.

AA-12: 2 bizitza.

AA-13: 4 bizitza.

AA-14: 7 bizitza.

AA-16: 1 bizitza.

Beste determinazio batzuk:

Kanpo lerrokadurak eta eraikuntzako garaierak: antolamendu planoetan grafiatuarekin bat.

Allozko bi auzoak lotzeko karrika 9 metroko zabalerarekin egin beharko da.

Unitate bakoitzari dagokio kale erdiraino urbanizatzea.

Dokumentazio garafikoak AA-10/AA-12, AA-13/UC-4, AA-11/AA-14, AA-14/UC-4 unitateen artean ezartzen dituen pasabide libreak errespetatu behar dira.

Udalak ezarriko ditu kalea urbanizatzeko baldintzak, irizpideak finkatzearren, materialei, zabalerei, espaloiei eta abarrei buruz.

AA-11, AA-12, AA-13, AA-14 eta AA-16 unitateetan lurzatiaren gehieneko sakonera ezarri da, 25 metro hain zuzen.

Iragarkiaren kodea: L0608784