74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

64/2006 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Dolores Cía Lecumberri andrea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusiko Kudeaketa Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako. Izendapenak 2006ko ekainaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 27.3 artikuluan ezartzen du atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2006ko maiatzaren 29ko adostasun txostena ikusirik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuko 8. artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua izeneko erakunde autonomoko Estatutuetako 15. artikuluak (estatutu horiek irailaren 12ko 112/2005 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren) ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Dolores Cía Lecumberri andrea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusiko Kudeaketa Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak ekainaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikora, Nominen eta Langileariaren Gastu Kontrolaren Zerbitzura, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 31n._Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: F0609536