74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURGI

Ordenantzen behin betiko onespena

Burgiko Udalak, 2005eko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Ordenantza fiskal hauek hasiera batean onestea:

11. ordenantza fiskala, lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak arautzen dituena.

12. ordenantza fiskala, jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena.

13. ordenantza fiskala, eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

2. Hasiera batean onestea Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskaleko tarifen eranskineko aldaketa.

Hasierako onespenaren iragarkia martxoaren 13an argitaratu zen, 2006ko 31. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta jendaurrean egoteko legezko aldia iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Burgin, 2006ko maiatzaren 22an._Alkatea, Manuel Sanz Zabalza.

11. ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

_Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurreproiektuak eta birzatiketak tramitatzea, edo hirigintzako agiriak aldatzea.

_Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

_Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 189. artikuluan zehaztutakoak, 1976ko Zoruari buruzko Legearen testu bateginaren 178.1 artikuluari dagokionez.

Aipatzearren, ondokoak dira:

_Lurzatiketa egiteko lizentziak.

_Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

_Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

_Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

_Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

_Emandako lizentzien aldaketak.

_Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

_Lurzoruaren Araubideari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legearen testu bateginaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

Ordaindu beharra

4. artikulua. 1. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesatuak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

4.2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak tramitatuz gero, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketak eskatu edo haien eragina edo onura hartzen badute.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak

7. artikulua. Hirigintzako jarduketetarako eskabide guztiak eginen dira Burgiko Hirigintzako udal planean aurreikusitako erari jarraikiz. Plana behin betiko onetsi zen Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren apirilaren 17ko 428/2000 Foru Aginduaren bidez (2000ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 17koa).

8. artikulua. Lizentzien iraungipenari dagokionez, Burgiko Hirigintzako udal planean xedatutakoari jarraikiko zaio. Plana behin betiko onetsi zen Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren apirilaren 17ko 428/2000 Foru Aginduaren bidez (2000ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 17koa).

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Organo eskudunak planeamenduko espedienteak onetsi edo lizentziak ematen dituenean, tasa likidatzeari ekinen zaio, eta bertan subjektu pasiboaren izena, tasa likidatzeko arrazoia, tarifa eta tasaren zenbatekoa azaldu beharko dira.

10. artikulua. Nahitaezko baimena ematen delarik, behin-behineko likidazio bat eginen da, eta zerga oinarria finkatuko, interesatuek aurkeztu duten obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera, baldin eta behar den Elkargo Ofizialak ikus-onetsia badago, hau da, lansariak eta industri mozkina kanpo; edo, bestela, obra gauzatzeko proiektuaren kostuaren arabera, udal teknikariek kalkulua eginez.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen beste elementu batzuk, hala nola, altzariak eta beste, ezta obra proiektuaren substantziatu ezinezko beste batzuk ere.

11. artikulua. Proiektu edo dokumentu berean dauden obrak edo hirigintzako jarduketak, ordenantza honetan ezarritako sailkapenaren arabera, kontzeptu bat baino gehiagori dagozkionean, tasaren zenbatekoa sortuko da tarifetan jarritako portzentajeak edo kopuruak aplikatzetik.

12. artikulua. Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu behar da, aurrekontu berriarekin batera, behin behineko likidazio berria egiteko, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, lehenbizikoa gainditzen duen kopuru berean.

13. artikulua. Obra bukatu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak luzatutako ziurtagiriarekin batera, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

14. artikulua. 12 eta 13. artikuluetan aurreikusitako bi kasuetan, aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin betiko likidazioa eginen da, kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

15. artikulua. Obren behin-behineko edo behin betiko likidazioa onetsitakoan, interesatuari jakinaraziko zaio, Ordenantza fiskal orokorreko 46. artikuluan aurreikusi moduan, eta horretarako ezarri epean ordaindu beharko du.

16. artikulua. Edozein motatako obra egitearen ondorioz eremu publikoa edo izaera publikoko beste edozein elementu, instalazio edo azpiegitura kaltetu edo narriatzen bada, obraren sustatzailea beharturik egonen da hura konpontzera. Hala egin ezean, Udalak ahalmena izanen du egindako kalteak konpontzeko eta ondotik haien ordainketa obren sustatzaileari pasatzeko.

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari ere.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Antolamendurako edo udal plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 350,00 euro.

II. epigrafea._Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 300,00 euro.

III. epigrafea_Xehetasun azterlanak, birzatiketa eta urbanizazio proiektuak bai eta haien aldaketak ere tramitatzea: 300,00 euro.

IV. epigrafea._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

IV.1. Finkak zatitu, banandu edo batzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

_1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 33,00 euro.

_Azalera txikiagoak: banandu edo batzen den lurzati bakoitza: 33,00 euro.

IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 15,00 euro.

IV.3. Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio, zuhaitz-mozketa, errotuluen instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,10, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. Gutxieneko tarifa: 12,00 euro.

IV.4. Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: 12,00 euro.

12. ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA LIZENTZIEN TASAK, ESTABLEZIMENDUAK IREKI ETA ESKUALDATZEKO TASAK ETA LEGEZKO NAHIZ ERREGELAMENDUZKO XEDAPENETAN, ORDENANTZETAN ETA UDAL ERABAKIETAN AURREIKUSTEN DIREN IKUSTALDIAK ETA TXOSTENAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. idatz-zatian xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza honako hauengatik sortzen da:

2.1. Zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, jarduera lizentziak edo establezimenduak ireki, eskualdatu edo titularra aldatzeko lizentziak eskuratu baino lehen eman behar direnak, haiek nahitaez eduki behar baitituzte ingurumenaren kontrolerako edo jarduera kaltegabeetarako jarduera sailkatuen titularrek, industriako edo merkataritzako establezimenduek, lasaitasun, osasun eta osasungarritasun baldintzak, hala nola haien funtzionamendu arrunta arautzeko indarra duten bestelako arauetan ezarritako gainerakoak betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko.

2.2. Udalaren ikuskapen jarduera, Udalak bere langileen bidez edo kanpoko kontratatuen bidez egiten duena, hartarako ikuskapenak, esku-hartzeak eta txostenak egin behar badira, betiere jarduera hori aurreikusia bada legezko edo erregelamenduzko xedapenetan eta udal ordenantza eta erabakietan, eta helburu dutenak ezarritako arauak betetzen ote diren egiaztatzea, horiek urratu direla edo betetzen ez direla uste denean edo beharrezko denean espedienteak ebazteko.

3. artikulua. Bereziki ordainanarazpen honen xede dira honako kasu hauetan ematen diren jarduketak:

a) Jarduera lizentzia, irekitzeko lizentzia, jarduera lehen aldiz lokal batean paratzekoa eta jarduerak lekuz aldatzeko lizentziak.

b) Jardueran edo establezimenduak izandako aldaketak edo handipenak, nahiz izena, titularra edo lokala aldatzen ez den, baita sailkapenean izandako aldaketak eta egiten den edozein aldaketa, horren ondorioz ukituak suertatzen badira ordenantza honetako 2. artikuluan zehaztutako baldintzak, alegia, ikuskapena berriz egin beharra etortzen bada.

c) Eskualdaketak eta titular aldaketak, kontuan hartu gabe bertan garatzen den jarduera aldatu edo handitzen den.

d) Lizentziaren berrikuspenak eta aldaketak, bai titularraren edota Administrazioaren jarduketen ondorioz sortutakoak bai legezko edo erregelamenduzko aldaketengatik, baita berriz irekitzeko baimenak ere, bidezko den legezko kasuetan.

e) Lizentziaren definizio berria, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

f) Udal ondarean sortutako kalteengatik irekitako espedieetan egiten diren jarduketak eta txostenak eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzekoak, hori guztia jarduketaren sorburu izan diren egitate eta inguruabarrak subjektu pasiboak sortuak badira, ezertan ukatu gabe gerta litezkeen erantzukizunak eta zehapenak.

g) Eraikinen azterketak, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta.

h) Ikuskapenak eta bestelako jarduketak, salaketen ondorioz sortutakoak, arautegietan nahiz lizentzietan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik, nahiz ustezko arau-hausteengatik.

i) Egiaztapenak, txostenak eta balorazioak, tributuen gaineko aitorpenak direnean eta kasu bakoitzeko arau aplikagarriei loturikoak, bereziki Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren ordainarazpenaren arlokoak.

j) Udalaren txostenak, interesasuak berak hirigintzako eta ingurumeneko gaiei buruz eskaturikoak, aldez aurretiko kontsulta gisa.

k) Udalaren izaera beretsuko beste edozein jarduketa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluak biltzen dituenak baina Lizentziak eman eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan, eta Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan biltzen ez direnak, betiere egintza hura tarifen eranskineko epigrafeetako batean agertzen bada.

4. artikulua. Hona hemen zergapeko egintza nola sortzen ahal den:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean, kontuan hartuta udal administrazioak edozein unetan egin ditzakeela ikuskapenak unean-uneko arauak betetzen ote diren egiaztatzeko, betiere 21 eta 22. artikuluetan ezartzen diren mugen barrenean.

b) Jarduera-sustatzaileak berak eskatuta.

c) Salaketa ezarrita, kontuan hartuz pertsona natural nahiz juridiko orok salaketa paratzen ahal duela, Alkatetzari zuzendua, jarduera sailkatu, osasun, hirigintza eta gainerako arautegien arloko ustezko arau-hausteengatik, betiere haietan ezarritako baldintzei jarraikiz. Ikuskapena egin baino lehen, salatzaileak fidantza bat pausatu beharko du, ikuskapen hartarako ezarritako tasaren balio bera izanen duena.

5. artikulua. Negoziorako lokaltzat edo industria edo merkataritzako establezimendutzat hartuko dira:

a) Merkataritzako ohiko establezimendua, eta ohikotasun hori suposatutzat joko da Merkataritzaren Kodeko 3. artikuluan aipatzen diren kasuetan edo, bestela, abiarazitako jardueraren trafikoaren xede diren egintzak edo kontratuak egiteko Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren erregistroan alta eman behar denean.

b) Halako eraikuntzak edo instalazioak, jendearendako zabalik egon edo ez, beti bizitokirako erabiltzen ez badira eta enpresa, fabrikazio, artisautza, eraikuntza, merkataritza edo zerbitzuetako jarduera bati lotuak badira, hala nola:

_Izaera ekonomikoko edozein jardueratan aritzea.

_Edozein mota edo jitetako industrian edo negozioan aritzea.

_Ikuskizun publikoak.

_Biltegiak.

_Bulegoak, langelak, estudioak, haietan merkataritza edo industri jardueraren bat baldin bada.

_Bulegoak, langelak edo estudioak, jendearendako irekiak, bertan artegintzan, lanbideren batean edo irakaskuntzan irabazi asmoz aritzen badira.

c) Halako eraikinak edo instalazioak, aipatu jarduera horiek egin gabe, haien lagungarriak edo osagarriak baldin badira edo haietatik etekinak edo aprobetxamenduak ateratzen badira.

6. artikulua. Halaber, ordenantza honen eraginpean egonen dira halako jarduera, jarduketa eta omisioak, ondasun higiezinen edo lurren jabetzatik edota erabileratik heldu direnak, horietatik aurreikusitako zergapeko egintzetako bat sortzen bada, nahiz eta aurreko artikuluan aipatu diren establezimenduetakoak ez izan.

Subjektu pasiboa

7. artikulua. Zergadun diren aldetik, tasaren subjektu pasiboak dira:

a) Pertsona fisikoak eta juridikoak, bai eta nortasun juridikorik ez izan arren, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, ordenantza honetako 5. artikuluan aipatzen diren establezimenduetako bat zuzenean ustiatzen dutenak, haien alde luzatua bada jardueran aritzeko lizentzia, edo eskuz aldatzekoa nahiz lizentziaren titulartasun aldaketa, edota zergapeko egintzarekiko loturagatik udal jarduerak ukitzen badu edo hari mesede egiten badio.

Administrazio jarduerak edo zerbitzua ksubjektu pasiboa ukitzen duela ulertuko da hark zuzenean edo zeharka sustatua bada, haren egintzen edo omisioengatik toki entitateak behartuak badaude hainbat jarduera ofizioz egitera edo zerbitzuak ematera, dela segurtasuna, dela osasungarritasuna, dela jendearendako hornidura, dela hirigintza arloko zerbait edo bestelako edozein.

b) Eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta ikuskapenaren helburu izan daitezkeen beste horrelakoen jabeak, arestiko atalean azaldu manerako titularrik ez dagoenean, eta arau-hausteen kasuan, dagokion espedientean ukiturik daudenak.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak, kasuan kasu.

d) Salaketa kasuetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.

8. artikulua. Zergadunen ordezkoak izanen dira establezimendu, lokal, eraikin edo lur horien jabeak, eta haiek, horrela behar bada, egiten den edo egiteko asmo den jardueraren titularrei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

Zerga-oinarria

9. artikulua. Zerga-oinarria egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza da.

Tasa

10. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

11. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bestela horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Sorrarazpena

12. artikulua. Tasa eta ordaindu beharra sortuko dira zergapeko egintza osatzen duen udal jarduera egiten denean, hori zehazten baita ordenantza honetako 2. eta 3. artikuluetan ezartzen diren kasuetako bat gertatzen bada. Tasak ordaintzeak ez dakar berarekin lizentzia eskuratzea.

13. artikulua. Egindako bisitaldiak, ikuskapenak eta esku-hartzeak gertatzen direnean, tasaren sorrarazpena gertatuko da udal langileek ikuskapena edo esku-hartzeak egiten dituztenean, dagokion espedientean edo jardueran beharrezkoak baitira. Ondorio horietarako, ikuskapen edo esku-hartzea gertatu dela ulertuko da ikuskatzailetzako langileak lekura agertzearekin, nahiz eta ikuskapena egin behar den hartara sartzerik ez duten.

14. artikulua. Establezimendua lizentzia eskuratu gabe irekitzen baldin bada, tasa sortuko da establezimenduak behar diren baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko udal jarduera egiten denean. Hori guztia, establezimendua irekitzeko baimena eman edo, irekiera baimendu ezina balitz, hura ixteko dekretatzeko ireki litekeen administrazio espedientea deusetan ukatu gabe.

15. artikulua. Udalak lizentzia eman ala ez erabaki arte, interesatuek zilegi izanen dute espresuki atzera egitea eta kasu horretan, tasa izanen da lizentzia eman balitz ordaindu beharko zenaren %20koa, betiere ukoa egiten baldin bada zergapeko egintza osatzen duten txostenaren eskaeraren edo udal jardueraren aurretik.

Halaber, tasarik ez da sortuko espedientearen iraungipena eta jarduketaren artxibatzea gertatzen bada sustatzaileari egotzi ezin zaion arrazoi batengatik.

Nolanahi ere, lizentziaren ukatzea etortzen bada edo interesatuari egotzi ahal zaion arrazoi batengatik espedientearen iraungipena deklaratzen bada, ez da tasaren inolako beherapenik eginen gertatzen den udal jarduketarengatik.

Kudeaketa arauak

16. artikulua. Irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Udalean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta horren kokapena zehazten dituztela, dagozkion udal ordenantzetan eta arautegian eskatutako dokumentazioarekin batera.

17. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsia dela, interesatuak zenbatekoa ordaindu beharko du, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina borondatezko kobrantza aldiaren barrenean; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

18. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien arautegian ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

19. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Lizentzia egiaztatzen duen titulua eskuratzeko, dagokion tasa ordaindu beharko da.

Eskabidea aurkezten bada aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean, eskubidea izanen du beherapena izateko, lizentzia emateko udal eskubideengatik ordaindu beharreko tarifen eranskineko zenbatekoan, salbu eta epe horretan ordenantza honetako 3. eta 4. artikuluetan aurreikusten diren kasuetako bat ematen bada, orduan aplikatuko baita hari dagokion tarifa.

20. artikulua. Ostatu-kafetegi baten lizentziari definizio berria eman nahi bazaio, izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko, irailaren 23ko 202/2002 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. puntuan aurreikusitakoari jarraituz, behar den eskaria egin beharko da eta behar den dokumentazioa ekarri, aplikatzen ahal den araudian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

21. artikulua. Ikuskapeneko bisitaldiak eta txostenak, haien ondoriozkoak izan edo ez, aldez aurretiko ofiziozko egiaztapenetan oinarrituko dira, esan nahi baita haiek ekarri duten idazki, salaketa, legezko xedapen, erregelamendu, edo udal ordenantza, erabaki edota egintza administratiboa azalduz.

22. artikulua. Ohiko bisitaldiak eta ikuskapenak gehienez ere urtean behin eginen dira, jarduera edo egitatezko kasu bakoitzeko, salbu eta horien ondorioz irregulartasunak edota ez-betetzeak gertatu direlako jarraipen estuagoa egitea edo akatsak zuzendu ote diren ikusteko egiaztapenak egitea eskatzen badute. Horrelako kasuetan, eta udal jardunek magnitude eta jarraikortasun handiagoa hartu eta horren ondorioz ordenantza honetako tasen ordainarazpena ekartzen ahal duten haietan, espediente administratiboaren bitartez bideratu behar dira, eta horren tramitazioa, berriz, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari edo aplikazio bereziagoko arautegi sektorialari jarraikiz.

23. artikulua. Ikuskatzaileek agertaldia egin izanaren berri emanen dio behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, egokitzen denean zehapenarekin gehituz, eta behar den organoari onespena proposatuko dio.

Onetsitakoan, pertsona behartuari jakinaraziko zaio, kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko delarik. Ordaintzen ez bada, bestelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

24. artikulua. Tributuzko aitorpenetan eta kasu bakoitzeko aplikazio arauak betetzen ote diren, bereziki Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordainarazpenari dagokionez, egindako egiaztapenak, txostenak eta balorazioak baldin badira, egiaztapenak izaera ekonomikoa duenean, tasaren ordainarazpena egitera behartuak egonen dira soilik txostenean bildutako balorazioak gutxienez 6.000,00 euroko aldea duenean egindako aitorpenarekiko.

Salbuespenak

25. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasen ordainarazpenean ez da inolako salbuespen edo hobaririk emanen.

Arau-hausteak eta zehapenak

26. artikulua. Iruzurtzat hartuko dira arau-hauste berezi hauek:

a) Lokalak irekitzea behar den lizentzia erdietsi gabe.

b) Zerga oinarria zehazteko behar diren datuak gezurrezkoak izatea.

Bestelako arau-hausteetarako Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, edo bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta harekin bat datozen arauei.

27. artikulua. Arau-hausteen ondorioz sortzen diren zehapenen gainerako kontuetarako, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arau orori ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Jarduera sailkatuak.

I.1. Jarduera lizentzia eta haren lekualdatze, berrikuspen, handipen edo aldaketak. 200,00 euro.

I.2. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko proiektuetakoak: 700,00 euro.

I.3. Irekitzeko lizentzia eta haren aldaketak, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetako proiektuetakoak: 900,00 euro.

I.4. Jarduera eskualdaketak eta titulartasun aldaketak. Eskualdaketa bakoitzeko, aldatu gabe: 120,00 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 30,00 euro.

I.5. Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak: 40,00 euro.

Kontzeptu guztietan, salbu eta "Lokalaren egoera egiaztatzeko, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez duten lizentziak" delakoan, lokalek 200 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %20 handituko dira; lokalek 500 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro karratu baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro karratu gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

II. epigrafea._Jarduera kaltegabeak.

II.1. Irekitzeko lizentzia: 100,00 euro.

II.2. Jarduera eskualdatzea: 50,00 euro. Eskabidea egiten bada udal lizentzia aurreko titularrari eman zitzaion egunetik sei hilabeteko epean: 20,00 euro.

Kontzeptu guztietan, lokalek 200 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 500 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalek 500 metro karratu baino gehiago eta gehienez ere 1.000 badituzte, tasak %50 handituko dira; lokalak 1.000 metro karratu baino gehiago baditu eta, handik goiti, lokalaren zabalerak 1.000 metro karratu gehiago egiten duen aldi bakoitzean, azken tasa horren %50 aplikatuko da.

III. epigrafea._Lizentziaren definizio berria, ostatu-kafetegi bilakatzeko.

III.1. Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 500,00 euro.

IV. epigrafea_Ikuskapenak, balorazioak eta txostenak.

IV.1. Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, bai eta udal ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 50,00 euro.

IV.2. Tramitatzen diren espedienteetan, Udalak egin edo eskatu behar dituen txosten teknikoak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako arau, ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, aplikatzeko arautegia bete ote den eta ez betetzeak zuzendu ote diren egiaztatzeko, bai eta udal ondarean sortutako kalteengatik ere, eta ikuskapen, ikerketa, mugaketa eta haren ondasun eta eskubideak berreskuratzeko egiten direnak. Txosten bakoitzagatik: 300,00 euro.

IV.2. Eraikinen azterketei buruzko txostenak, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta. Txosten bakoitzagatik: 300,00 euro.

IV.3. Egiaztapenak, txostenak eta balorazioak, tributuen gaineko aitorpenei eta kasu bakoitzeko arau aplikagarriei loturikoak, bereziki Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren ordainarazpenaren arlokoak. Txosten bakoitzagatik: 300,00 euro.

IV.4. Udalaren txostenak, interesatuak berak hirigintzako eta ingurumeneko gaiei buruz eskaturikoak, aldez aurretiko kontsulta gisa. Txosten bakoitzagatik: 150,00 euro.

13. ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintzak dira toki entitateko jabari publikoko zoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak okupatzea salgai, eraikuntzako material, hondakin, edukiontzi, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez.

c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko hiriko edozein eremu publikoko zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hartunea ere.

d) Toki entitateko edozein eremu publikoko hegalkina ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bestelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo beste edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak, bereziki, herritar guztiei edo ugariri eragiten dieten horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten zerbitzuekin lotutakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, kadirak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

j) Erregaiaren deposituak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, toki entitateko eremu publikoetan.

m) Azienda toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. 1. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

3.2. Hornidurako zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar dutenean, hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute. Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

3.3. Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

3.4. Ordenantza honetako erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldian behingo sorrarazpena behar badu, hura urtarrilaren 1ean izanen da urtero eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta berdin kuota hainbanatuko.

Nork ordaindu behar

4. artikulua. Zergadun diren aldetik, hauek daude ordaintzera behartuak:

a) Pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute.

b) Eremu publikoan jartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, edukiontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

c) Enpresak, toki entitatearen jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. 1. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

5.2. Enpresek toki entitatearen jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzeko, kuota emanen duen tasa aplikatzeko oinarria kalkulatuko da enpresek udalerriaren barrenean lortutako urteko fakturaziotik ateratzen den dirusarrera gordinaren arabera.

Tasa hauek bateragarri izanen dira toki erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

6. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa eta dirubilketa arauak

7. artikulua. 1. Erabilpen pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

7.2. Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

7.3. 4. artikuluko c) puntuan aipaturiko enpresek eginiko aprobetxamenduen kasuan, nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte horiek, eta kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.

8. artikulua. 1. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari.

8.2. Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

9. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa urtean behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

9.2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

9.3. Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo baimena eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

9.4. Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, tasa ordaintzen ahal da hiruhilabeteka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa erabilera edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori hasi baino gutxienez hilabete bat lehenago.

9.5. Erabilera publikoko lurrak, irabazi asmoz, mahai, kadira, mahaitxo eta kioskoekin okupatzeari dagokionez, Udalak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala itzultzea beste beharkizunik ez du izanen.

9.6. Tasa ordaintzera beharturik dauden hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek hiruhilero aurkeztu beharko dute, udalerrian erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena. Dirusarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, arau honetan ezarritakoaren arabera.

9.7. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa Udalean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. 1. Iruzurtzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

10.2. Bestelako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Toki entitateak, agindu bidez, lizentzia edo baimenik gabeko muntadurak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta muntadura hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den beste edozergatik sortutako gastuak jabearen kargu geldituko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testua osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Zoru gaineko aprobetxamendu bereziak: 0,00 euro.

II. epigrafea._Hegalkinaren aprobetxamendu bereziak: 0,00 euro.

III. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak: 0,00 euro.

IV. epigrafea._Gutxieneko eskubideak: 0,00 euro.

V. epigrafea._Jabari publikoko lurrak edo herrilurrak okupatzeagatik, dela biltontziekin dela erregaiak banatzeko gailuekin dela bestelako instalazio finkoekin, betiere 50 m²-koak baino txikiagoak izanik: 0,00 euro.

VI. epigrafea._Tokiko eremu publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu bereziak, hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresendako.

Bizilagunen gehiengoari edo zati handi bati eragiten dioten hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresentzat, tarifaren zenbatekoa udal mugapean urtean fakturatzen duten dirusarrera gordinaren %1,5 izanen da aplikatuko den tarifa, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 105. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

3. ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUENA. ALDAKETA

TARIFEN ERANSKINA

a) Hornidura zerbitzuaren mantentzea eta irakurketa: kuota finkoa, 5,68 euro urtean eta kontagailuko, gehi BEZa. Urtero gaurkotuko da KPIaren arabera.

b) Etxean, industrian, merkataritzan eta ureztapenetan erabiltzeko horniduragatik:

Tarifa finkoa: 18,00 euro/urtean eta kontagailuko, gehi BEZa.

Kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,30 euro, gehi BEZa.

Iragarkiaren kodea: L0608932