73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

876/2006 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Concepción San Martín Asiáin andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Erizaintza Zerbitzuko buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren 54.3 artikuluak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, zuzendari bakoitzak proposaturik, zerbitzuburuak izendatu eta kargutik kenduko dituela. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileak izanen dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa ezarri duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. María Concepción San Martín Asiáin andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Erizaintza Zerbitzuko buru izendatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria Zuzendaritzari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 24an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0608870