73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VALTIERRA

Bake epaile titularra eta ordezkoa

Valtierrako Udalak, 2006ko maiatzaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen udal honetako bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzeko prozedura abiaraztea; izan ere, laister amaituko da haien kargualdia, lau urtekoa.

Uztailaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, 15 egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, kargu horiek bete nahi dituztenek hori eska dezaten Valtierrako Udaletxean, alkateari zuzenduriko eskabide baten bidez.

Valtierran, 2006ko maiatzaren 24an._Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0609156