73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

65 urtetik gorako pertsonei diru-prestazioak emateko oinarriak onestea, banaketa-etxeek antolatutako zine saio arruntetara joan daitezen. 2006. urtea

Iruñeko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Zinegotzi Delegatuak 2006ko maiatzaren 19an emandako 6/SS ebazpenaren bitartez, 65 urtetik gorako pertsonei diru-prestazioak emateko oinarriak onetsi ziren, banaketa-etxeek antolatutako zine saio arruntetara joan daitezen. 2006. urtea.

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 8.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, _Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)_ eta Iruñeko Udalaren auzo unitateetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren auzo unitateetan, eskatutako agiriekin batera. Eskabideak aurkezteko epea 2006ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarte da.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 24an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Zinegotzi Delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0609346