73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AURITZ

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Aurizko Udalak ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehiza eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betez. Argitara ematen da, Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatuz, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Aurizko udal dermioa.

Auritzen, 2006ko maiatzaren 26an._Alkatea, Iñaki Cilveti Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: L0609173