73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OIBAR

Udalaren 2006ko aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2006ko apirilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Oibarko Udalaren 2006ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketei buruzko 1/2006 espedientea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 284.2 eta 271. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/2006 Foru Legearen 214.2 eta 202.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da, interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamazioak aurkeztuz gero, haiek ebazteko erabakia hartuko du osoko bilkurak eta behin betiko onespena argitaratuko. Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Oibarren, 2006ko maiatzaren 23an._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0609284