73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEOTZ

Aurrekontuak hasiera batean onetsita

Leozko Udalak, 2006ko maiatzaren 26ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2006ko udal aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta Orbalan, S.L. udal enpresaren aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Iratxetan (Leotz), 2006ko maiatzaren 29an._Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0609289