73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERA

Ohi kanpoko kredituak hasiera batez onestea (1/06 espedientea)

2006ko maiatzaren 17an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen:

1. Joan den maiatzaren 3an kontu hartzaileak egindako txostenean agertzen diren ohi kanpoko kredituak hasiera batez onestea.

2. Aipatu espedientea (1/06), Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal iragarki taulan aldez aurretik iragarrita, 15 laneguneko epean jendaurrean egotea herritarrek eta interesatuek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak jar ditzaten.

3. Lehen aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez balego, espediente hau behin betiko onestitzat hartuko dela ohartaraztea.

Beran, 2006ko maiatzaren 23an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0609128