73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZIZUR

Obren lehiaketa

Iragarki honen bidez lehiaketa irekirako deia egiten da, "Zizur Txikian ekipamenduetarako erdiko eremuaren antolamendua eta kirol instalazioen proiektua" izeneko obrak esleitzeko, eduki honekin bat:

Kontratuaren aurrekontua (BEZa barne): 3.799.562,53 euro (BEZa barne).

Lanak egiteko epea: 15 hilabete.

Behin-behineko bermea: 75.991,25 euro.

Behin betiko bermea: esleipen prezioaren %4.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak baino lehen.

Azken eguna balio gabekoa bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Kontratuaren dokumentazioa interesatu ororen eskura dago Zizur Zendeako Herriko Etxean (Gazolatz), 9:00etatik 14:00etara, bai eta Canal Ceron (Pio XII.aren etorbidea), Udalaren web orrialdean eta 012 telefonoan ere (Infolocal).

Gazolatzen, 2006ko ekainaren 2an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0609409