73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AÑEZKAR

Herrilurretako larre baten enkantea

Añezkarko Kontzejuak, 2006ko otsailaren 14an egin bilkura arruntean, herrilurretako larre honen aprobetxamendua enkantean ematea erabaki zuen:

Xedea: Añezkarko mendiko herrilurretako larre bat errentan.

Esleitzeko modua: enkante publikoa, gutunazal itxien bidezko prozedura erabiliz.

Hasierako prezioa: 2.103,54 euro, gehi ur kontsumoaren gastuak.

Esleipenaren epea: 8 urte.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2 (42,07 euro).

Enkantea arautzen duen baldintza plegua interesatuen eskura dago, Berriobeitiko Udalaren bulegoetan, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bietara, astelehenetik ostiralera. Informazio gehiago nahi duenak dei dezala Infolocal zerbitzura, 012 telefonora, eta Añezkarko mendiko enkantea aipa dezala, erreferentzia gisa.

Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Berriobeitiko Udaletxean eginen da enkantea, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bietan.

Añezkarren, 2006ko ekainaren 2an._Kontzejuburua, María Angeles Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0609407