73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

AZKOIEN

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1.989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1.990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

plastikozko injekzioen industria, El Escopar industrialdean, Azkoienen. Eskatzailea: Industrias Bardi, S.A.L.

Aditzera ematen da ukituek beren eskubideen alde egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2006ko maiatzaren 30ean._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0609455