73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ETXARRI ARANATZ

Etxarri Aranazko udal Alkatetzaren eskuordetzea

Alkateak izandako auto-istripuaren ondorioz, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz _azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen_, hari dagozkion eginkizunak Iñigo Mundiñano Arizkorretaren esku utzi ziren 2006ko maiatzaren 23an; hala ere, Mundiñanok maiatzaren 25ean dimisioa aurkeztu zuen kargua eta lana bateratzeko ezintasuna argudiatuz.

Iraitz Goñi Iraurgi bigarren Alkateordea izanik, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoa betez, Alkateburua den Juan Bautista Mariñelarena bueltatu arte Alkatetza hartzen du.

Hori dela eta, erabaki da:

Lehenengo._Alkatetzaren lanak Iraitz Goñi Iraurgiren esku utzi eta gainerako udal-bazkideei erabakiaren berri ematea.

Bigarren._Erabakia udaletxeko iragarki-oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, herritarrek jakin dezaten.

Etxarri Aranatzen, 2006ko maiatzaren 25ean._Alkateordea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0609327