73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

169/2006 EBAZPENA, 2006ko maiatzaren 26koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ablitasko 2. poligonoko 1840tik 1843ra bitarteko lurzatietan, 2 ha-ko azaleran, eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko espedientea, Forrajes de Ribaforada, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzen duena.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak ikusirik, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ablitasko 2. poligonoko 1840tik 1843ra bitarteko lurzatietan, 2 ha-ko azaleran, eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunetan, 4/2005 Foru Legeko 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. 12,5 kW-eko 32 sorgailu fotovoltaiko instalatzea aurreikusi da.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Ablitasko Herriko Etxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ablitasko Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 26an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0609076