73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

162/2006 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Ageza aldeko lurzati berrantolamenduaren baliabideak erabiliz, nekazaritzako azpiegituretan esku hartzeko prozesua hasten duena.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak xedatzen duenez, azpiegituren arloan, lurzati berrantolamendua funtsezkoa da eta berrantolamendu hori ingurumenaren gaineko eraginaren azterlanarekin batera egin behar da, tramitazio horrekin juridikoki koordinaturik, baita bide eta saneamendu sareak berritu, gaurkotu eta egiteko obrekin ere. Haren lehenengo helburua ustiategiak eta, hala bada, ureztaketa lurrak osatzea da; hain zuzen ere, ingurumen, nekazaritza, ekonomia eta gizartearen aldetik bideragarriak direnak.

Foru Lege horrek xedatzen duenez, nekazaritzako azpiegituretan jardun baino lehen, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak foru agindu bat emanen du. Jarduketa hori onuradun izan daitezkeenek egindako eskaera arrazoituaren ondorioz egiten ahalko da, baldintza batzuk betez gero.

2006ko martxoaren 10ean eskabidea sartu zen, 23 titularrek izenpeturik, besteak beste, alegia, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren menpeko Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribaturiko Ageza aldeko nekazaritza ustiategien 32 titularren %71,9k. Beraz, gutxieneko muga gainditu da, titularren %70 alegia. Halaber, Kontzejuko Batzarrak 2005eko uztailaren 3an harturiko erabakia aurkeztu da, non nekazaritza azpiegituretan jarduten hasteko Kontzejuaren adostasuna adierazten baita.

Eskualde horretako inguruabar sozial eta ekonomikoak ikusirik, beharrezkoa da nekazaritza azpiegituretan jardutea, lurzati berrantolamenduaren bidez.

Hori horrela, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 6. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoarekin bate eta Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legko 41. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Ageza aldeko nekazaritza azpiegituretan jarduten hastea, lurzati berrantolamenduaren baliabideak erabiliz.

2. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari baimena ematea eskualde horretan garatu nahi den oinarrizko proiektua prestatzeko.

3. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak espresuki baimena eman beharko du landaketa berriak egin, alor iraunkorrak sortu, bertan eraiki edo eskualdeko geroko egituretan eragina izan dezakeen beste edozein ekintza egiteko.

4. Jabeei eta nekazariei adieraztea Nafarroako ohiko nekazari-lan egokien arabera landu beharko dituztela lurrak. Ezin izanen dute obrarik desegin, zuhaitzik edo zuhaixkarik bota edo erre, landaketa edo alor iraunkorrik kendu, lurra elkortu, ez eta lurzatien balioa txikiagotzen duen ekintzarik egin ere.

5. Interesatuek lurzatien egoera juridikoa zehaztu eta lurrak sailkatzeko dituzten edo behar diren datu guztiak aurkeztu beharko dituzte Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan.

6. Batzorde Aholku-emailea sortu eta lurrak sailkatu eta lurzatien egoera juridikoa zehazteko lan teknikoei ekitea.

7. Hasiera batean Agezako lurrek osatuko dute oinarrizko proiektuan aintzakotzat hartu beharreko eremua. Gutxi gorabehera 622 hektarea egiten dute eta muga hauek dituzte:

Iparraldean: Ezporogiko Udalaren mugapea (Ezporogiko Kontzejua).

Hegoaldean: Galipentzuko Udalaren mugapea.

Ekialdean: Zareko Udalaren mugapea.

Mendebaldean: Eslabako Udalaren mugapea.

8. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

9. Foru agindu hau Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari eta Agezako Kontzejuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 15ean._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0608814