73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

724/2006 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 42/385 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko deia egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikaziko kontseilariak, abenduaren 20ko 519/2005 Foru Aginduaren bidez, teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zuen "Castejón-Logroño-Bilbo lineako trenbide pasaguneak kentzea 42/385 eta 43/310 k.p.etan, Lodosako mugapean" izeneko oinarrizko proiektua. Agindua 2006ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 9an.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 29an emandako 46/2006 Foru Aginduaren bidez, "Castejón-Logroño-Bilbo lineako trenbide pasaguneak kentzea 42/385 eta 43/310 k.p.etan, Lodosako mugapean" izeneko oinarrizko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta "Castejón-Logroño-Bilbo lineako trenbide pasaguneak kentzea 40/385 k.p.ean, Lodosako mugapean" izeneko eraikuntza proiektua behin betikoz onetsi zen.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aurreikuspenei jarraituz, eta 2001eko abuztuaren 2ko Ministerio Aginduaren 4.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu lege horren Erregelamenduko 235. artikulua garatzen baitu, "Bi alturatako gurutzaguneen eraikuntza proiektuei eta trenbide pasaguneak eta haien sarbideak berrantolatu, kontzentratu eta hobetzeko egin behar diren obrei onespen administratiboa ematearekin batera, onura publikoaren eta presako okupazioaren deklarazioa etorriko da, trenbide pasagune horietako lanak direla-eta lurrak desjabetu ahal izateko".

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Castejón-Logroño-Bilbo lineako trenbide pasaguneak kentzea 40/385 k.p.ean, Lodosako mugapean" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea, Lodosako Udaletxean ager daitezen ekainaren 29an, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak egin eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Lodosako udaletxeko iragarki oholean. Halaber, ohartarazten da honako hau argitaratu dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen diren ondorioetarako.

4. Ukituriko titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau Lodosako Udalera eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzeen Atalera igortzea.

Iruñean, 2006ko ekainaren 2an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0609562