73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

723/2006 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 40/667 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko deia egiten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak onetsi zuen teknikoki "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 40/667 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko oinarrizko proiektua eta jendaurrean jarri, urtarrilaren 19ko 6/2006 Ebazpenaren bidez. Agindu hori 2006ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 3an.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak apirilaren 27an emandako 60/2006 Foru Aginduaren bidez, "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 40/667 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko eraikuntza proiektua jendaurrean egoteko aldia bukatutzat eman eta behin betikoz onetsi zen.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aurreikuspenei jarraituz, eta 2001eko abuztuaren 2ko Ministerio Aginduaren 4.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu lege horren Erregelamenduko 235. artikulua garatzen baitu, "Bi alturatako gurutzaguneen eraikuntza proiektuei eta trenbide pasaguneak eta haien sarbideak berrantolatu, kontzentratu eta hobetzeko egin behar diren obrei onespen administratiboa ematearekin batera, onura publikoaren eta presako okupazioaren deklarazioa etorriko da, trenbide pasagune horietako lanak direla-eta lurrak desjabetu ahal izateko".

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Castejón-Logroño-Bilbo lineako trenbide pasaguneak kentzea 40/667 k.p.an, Lodosako mugapean" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea, Lodosako Udaletxean ager daitezen ekainaren 29an, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak egin eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Lodosako udaletxeko iragarki oholean. Halaber, ohartarazten da honako hau argitaratu dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen diren ondorioetarako.

4. Ukituriko titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ebazpen hau Lodosako Udalera eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzeen Atalera igortzea.

Iruñean, 2006ko ekainaren 2an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0609563