73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

116/2006 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, Iruñaren eta Iruñeko Garraioaren Hiriaren artean erabiltzaile guztientzako garraio publiko erregular finkoaren zerbitzua egiteko administrazio baimen berezia esleitzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du zerbitzu hori kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Iruñaren eta Iruñeko Garraioaren Hiriaren artean erabiltzaile guztientzako garraio publiko erregular finkoaren zerbitzua egiteko administrazio baimen berezia.

_Esleitzeko prozedura eta modua: lehiaketa irekia.

_Aurrekontua: 37.353,71 euro.

_Proposamenen aurkezpena: 2006ko uztailaren 19a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Agiri teknikoen eta klausula administratibo eta partikuluarren agiria aztertu nahi izanez gero, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzura deitu (Yanguas y Miranda kalea, 5, Iruña), 848 427545 telefonora, edo ondoko webgune honetan begiratu:

http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Contrataciones.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2006ko abuztuaren 11ko 12:00etan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 26an._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

3. kartazalean "Proposamen ekonomikoa" sartu beharra

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, ............ NANa edo IFZ duenak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ....an duenak, ........................ ordezkatuz, Iruñaren eta Iruñeko Garraioaren Hiriaren artean erabiltzaile guztiendako bidaiari-garraio publiko erregular finkoaren zerbitzua egiteko administrazio baimen berezia esleitzeko, 2006ko ..............aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara eman zen iragarkiaren berri duelarik, konpromisoa hartzen du zerbitzu hori bere gain hartzeko, aipatu baldintza eta agindu teknikoei hertsiki lotuz. Hona hemen urtero jasoko duen diru konpentsazioa: .................. euro. Konpentsazio hori zerbitzualdiaren arabera ordainduko da.

Eguna eta sinadura

Iragarkiaren kodea: F0609793