73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

75/2006 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana,"NA-534 errepideko Oibar-Kaseda tartea zabaldu eta hobetzea" izeneko lanak egiteko kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garaio eta Komunikazio Departamentuak "NA-534 errepideko Oibar-Kaseda tartea zabaldu eta hobetzea" izeneko obrak kontratatzeko lizitaziorako dei egin du, honako baldintza hauen arabera:

_Kontratuaren xedea: obra horiek egitea.

_Esleitzeko prozedura eta modua: lehiaketa irekia.

_Hasierako aurrekontua: 2.568.295,68 euro.

_Egiteko epea: 6 hilabete.

_Proposamenen aurkezpena: 2006ko uztailaren 17a arte, hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua, Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan heldu direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta administrazio klausulen plegua aztertu nahi izanez gero, Zainketa Zerbitzura deitu (San Ignazio etorbidea, 3-3. solairua, Iruña), 848 427459 telefonora edo ondoko webgune hau ikusi:

http://www.cfnavarra.es/obraspublicas.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2006ko uztailaren 24ko 12:00etan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 29an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ....................... J/A-k, adinez nagusiak, ........................(e)ko ............. kaleko ..... zk.an bizi denak, bere izenean (edo ................ ordezkatuz), "NA-534 errepideko Oibar-Kaseda tartea zabaldu eta hobetzea" lanak lehiaketa bidez esleitzeko ................(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara emandako iragarkiaren, proiektuaren eta kontratazioa arautzen duten administrazio klausula partikularren pleguaren berri izanik, hitz ematen du lan horiek oso-osorik eginen dituela, adierazitako agiriei hertsiki lotuz, zenbateko honen truke: ..................... (zenbakitan) euro.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0609794