73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Iruñeko Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsite Nazionaleko (UNED-UHUN) Zentro Elkartuko irakasle tutore izateko lanpostu bat betetzeko.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsite Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuko Zuzendaritza Batzordeak 2006ko ekainaren 2an hartutako erabakia betez, merezimenduzko lehiaketa publikorako deia egiten da zuzenbideko irakasle tutore izateko lanpostu bat betetzeko. Jakintza-arloa: "Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak".

1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Zentro elkartuaren bulegoetan aurkeztu beharko dira (Iruña, Zadar kalea, zk.g.), deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamabost egun naturaleko epean, jendaurreko orduetan (9-14 h). Eskaerarekin batera, izangaiek alegatzen dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Izangaiek aurkezten dituzten merezimenduak Madrilgo egoitza nagusiko kasuan kasuko Departamentuak baloratuko ditu.

IRAKASLE TUTORE IZATEKO ESKAERAK BALORATZEKO BAREMOA

1._Aurretiazko beharkizuna:

Eskatutako tutoretzari dagokion titulazioa, irakasle tutoreen Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera.

2._Espediente akademikoa:

a) Ikasketa espedienteko kalifikazioak: 2 puntu arte.

b) Tutoretzari dagozkion arloen inguruko berariazko lizentziatura: 3 puntu.

c) Doktore titulua: 5 puntu.

3._Bestelako titulazio akademikoak:

Tutoretzan aritzeko alegaturiko titulu akademikoez gainera, beste batzuk izateagatik:

a) Lizentziatura titulu bakoitzeko: puntu bat.

b) Doktore titulu bakoitzeko: 2 puntu.

4._Irakaskuntzako esperientzia:

a) Eskolak ematen dituzten unibertsitateetan eta UHUNen, 5 puntu arte.

b) Beste ikastetxe batzuetan, 2 puntu arte.

5._Argitalpenak, lanak, ponentziak, biltzar, ikastaro eta mintegietan parte hartzea, iragarritako tutoretzaren ingurukoak:

Gehienez ere, 5 puntu.

6._Tutoretzaren ezaugarri akademikoei izangaia nola egokitzen zaien:

Gehienez ere, 5 puntu.

Iruñean, 2006ko ekainaren 3an._UNEDeko Iruñeko Ikastetxe Elkartuko Zuzendaritza Batzordeko burua.

Iragarkiaren kodea: F0609689