63. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Iragarkia

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, apirilaren 20ko 311/2009 Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen Enpresak Paratu eta Handitzeko Laguntzak arautzen dituen Ordenantzako 8. artikulua interpretatu eta aplikatzeko irizpide hauek onestea. Horien bitartez kasu bakoitzean enpresei eman ahal zaizkien laguntzak mekanikoki ezarri ahalko dira eta, hartara, objektibotasuna bermatuko da udal laguntza horiek ematerakoan:

8. artikulua. Babes klausula.

Kasu bereziak (atal honetan baloratutako portzentajeen batura soilik lizentziei aplikatuko zaie eta ez da inoiz %35etik gorakoa izanen).

KASU BEREZIAK

PORTZENTAJEA

1. Jarduera zehatzak: hiltegia, nekazaritzako elikagaien arloko jarduerak, nekazarien elkarte kooperatiboa, grupaje zentroa (AN), etab.

%10

2. Jarduera bereziak: beren konplexutasunagatik edo herriarentzat bereziki interesgarriak izateagatik banaka aztertu behar diren instalazioak.

a) Hirian bertan diren enpresak lekuz aldatzea instalazioak handitzeko, betiere handitze hori hirian bertan egiten badute.

b) Enpresaren kokalekuak hiriarendako trabak ezabatzea badakar (zaratak, usaina, trafikoa eta abar).

c) Ingurumenaren aldeko prozesu edo jarduerak erabiltzen badituzte, eta produkzio prozesuan edo beraien ingurunean hobekuntza nabarmena sortu.

d) Lanpostuen kopurua 150etik gorakoa bada.

e) Enpleguaren kalitatea franko handitu bada (langile guztien %60tik gora 25 urtetik beherako gazteak, emakumeak, 50 urtetik gorako langabetuak eta elbarriak izatea).

f) Bestelako kasuak, udal interesekoak izaki aparteko laguntza merezi dutenak (behar bezala egiaztatu beharko dira).

%20 arte

%10 arte

%10 arte

%5, hortik gorako 25 langile bakoitzeko

%5, hortik gorako %10 bakoitzeko.

%10 arte

Tuteran, 2009ko apirilaren 20an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

L0914373

Iragarkiaren kodea: L0914373