73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

222/2006 FORU AGINDUA, ekainaren 1ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Foruzaingoaren sarjentu izateko 2 lanpostu eta kabo izateko 22 lanpostu amortizatzen dituena.

Abenduaren 5eko 141/2005 Foru Dekretuaren bidez (2005eko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 19koa), Nafarroako Foruzaingoaren 24 lanpostu horiek sortu ziren.

Aipatu Foru Dekretuko 3.1 artikuluak ezarri du Foruzaingoko sarjentu izateko deialdia bukatutzat ematean hutsik gelditzen diren 24 kabo lanpostuak amortizatuko direla. Deialdi hori Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 2920/2004 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2005eko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2005eko urtarrilaren 10ekoa).

Deialdi hori amaituta, Foruzaingoko 22 kabo sarjentu lanposturako izendatu dituzte.

Halaber, aipatu Foru Dekretuko 3.2 artikuluak ezartzen du hautaketa prozesuan 24 lanpostu horiek betetzen ez badira, Foruzaingoko inspektoreorde izateko deialditik geratutako foruzain sarjentuen lanpostu hutsekin osatuko dela. Deialdi hori Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 2948/2004 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2005eko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 21ekoa).

Aipatu Foru Dekretuko Azken xedapenetariko lehenbizikoan ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hori garatu eta betearazteko behar diren xedapenak agindu ditzan.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Sarjentu lanpostura igo diren kaboek hutsik utzitako lanpostuak amortizatzea, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 2920/2004 Ebazpenean onetsitako deialdia betez (2005eko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 10ekoa). Honakoak dira lanpostuen zenbakiak:

_4340, 4683, 4684, 4685, 4688, 4692, 4697, 4698, 4699, 4700, 4701, 4702, 5226, 5227, 5230, 5232, 5234, 5238, 5241, 5243, 5248, 5251.

2. Inspektoreorde lanpostura igo diren sarjentuek hutsik utzitako bi lanpostuak amortizatzea, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abenduaren 27ko 2948/2004 Ebazpenean onetsitako deialdia betez (2005eko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 21ekoa). Honakoak dira lanpostuen zenbakiak:

_4670 eta 5206.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2006ko ekainaren 1ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0609426