73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, urtarrilaren 30eko 7/2006 Foru Dekretuarena. Foru dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen.

Urtarrilaren 30eko 7/2006 Foru Dekretua 2006ko 22. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 20an. Bertan akats batzuk daudela oharturik, bidezko da zuzentzea.

1. artikuluan, bigarren puntuan, 1986. orrialdean, honakoa dioen tokian: "Hezkuntza Departamentua: Mantentze-lanetako ofizialak, bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, C maila, Iruñeko 'Donapea' Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikiak; 37468 eta 37470 zenbakiak plantilla organikoan", honela behar du: "Hezkuntza Departamentua: Mantentze-lanetako ofizialak, bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak, C maila, Iruñeko 'Donapea' Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikiak; 37469 eta 37470 zenbakiak plantilla organikoan".

2. artikuluan, 1987. orrialdean, honakoa dioen lekuan: "1513 eta 1781 zenbakiko lanpostuak, B maila, 'Ingurumeneko basozain nagusia' izena, eta 2378 zenbakiko lanpostua, B maila, 'mendi zaindaria' izena dutenak, hemendik aurrera 'alboko basozain nagusi' gisara agertuko dira", honakoa behar du: "1513 eta 6781 zenbakiko lanpostuak, B maila, 'Ingurumeneko basozain nagusia' izena, eta 2378 zenbakiko lanpostua, B maila, 'mendi zaindaria' izena dutenak, hemendik aurrera 'alboko basozain nagusi' gisara agertuko dira".

Iruñean, 2006ko maiatzaren 15ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0608652