II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
IRUÑA
Santa Engraziako Erdi Aroko zubia zaharberritzeko lanak esleiturik
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko apirilaren 25eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez honako kontratu hau esleitu dela:
Kontratuaren xedea: Santa Engraziako Erdi Aroko zubia zaharberritzeko lanak esleitzea. Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa. Esleipenaren prezioa: 429.854,79 euro. Esleipen-hartzailea: UTE Construcciones Azpiroz y Saralegui, S.L. - Construcciones Aranguren, S.A.
Iruñean, 2006ko maiatzaren 2an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0607540