66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Agindu teknikoen plegua, Iruñeko udalerriko norabideen seinalizazio turistikoaren fabrikazioa, hornidura eta instalazioa lehiaketa publikoaren bitartez kontratatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko maiatzaren 23an hartutako erabakiaren bitartez, agindu teknikoen plegua onetsi zen, Iruñeko Udalerriko norabideen seinalizazio turistikoaren fabrikazioa, hornidura eta instalazioa lehiaketa publikoaren bitartez kontratatzeko.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten enpresek ondoko tokietan aurkezten ahal dituzte eskabideak: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_; Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2, beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2, beheko solairua_; Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_; eta Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40, beheko solairua_), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere hogeita seigarren egun naturalera bitarte, behin lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aitzina. Dena dela, mugaeguna egun baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunean ere aurkeztu ahalko dira proposamenak.

Argibide gehiagorik nahi izanez gero, Merkataritza eta Turismoko Alorrera jo (Udaletxeko 4. solairua), edo Argibide bulegora (Casa Marceliano etxea - Merkatuko k., 7).

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 24an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0608869