66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MENDABIA

Obra lehiaketa

Udalbatzak, 2006ko maiatzaren 18an hartu erabakiaren bitartez, Mendabiako hezkuntzako instalazioetan obrak egiteko lehiaketaren administrazio klausulen agiria onetsi zuen. Jendaurrean egonen da zortzi egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkez daitezen.

Aldi berean, obra lehiaketa ere iragarri da, baina kontuan hartuz lizitazioa atzeratu eginen dela baldin eta klausulen agiriaren kontrako erreklamazioak aurkezten badira.

Lanak egiteko epea: 4 hilabete.

Esleitzeko modua: Presako espedientea, prozedura irekia, lehiaketa publikoaren bidez.

Hasierako aurrekontua, guztira: 349.714 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 666 euro.

Proiektua, segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana, baldintza teknikoen agiria eta administrazio klausulen agiria interesatuen eskura daude, dokumentazioa lortu ahal izateko, Sericolor kopia dendan, Lizarrako Urederra ibaia plazako 7an. Lehiaketari buruzko argibideak, Mendabiako Udaletxean, Udaletxe plazan baitago. Telefonoa: 948/685176. Telefaxa: 948/695303.

Sailkapena: administrazio klausulen agiriko seigarren klausulan aipatzen dena.

Aurkezteko azken eguna: hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak postaz igortzen baditu lizitatzaileak, zer egun eta ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez edo telegramaz, betiere aurkezteko epea bukatzen den egun eta orduen barnean. Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetako epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren agiriko 6. klausulan aipatzen direnak.

Aurkezteko tokia: Mendabiako Udaleko erregistro orokorra.

Eskaintzak non eta noiz ireki: Mendabiako Udaleko batzorde aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko 13:00etan, jendaurrean. Azken eguna larunbata bada, hurrengo egun balioduna arte luzatuko da epea.

Mendabian, 2006ko maiatzaren 25ean._Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L0608965