66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

EUGI

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Eugiko Kontzejuak, 2006ko maiatzaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: "Zolaketa, sare eta zerbitzuen obrak Eugin (2. fasea)" proiektuan bildutako lanak kontratatu eta egitea.

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

Kontratazioaren aurrekontua: 598.804,97 euro, B.E.Z. barne.

Baldintza-agiria eta proiektua: lizitatzaileen eskura dago Iruñeko Ulzama Digital dendan (Iturrama kalea, 9). Telefonoa: 948 196688.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren %2.

Proposamenen aurkezpena: Eugiko Kontzejuko idazkaritzan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata arte.

Proposamen eredua: klausula administratiboen agirian ageri da.

Eugin, 2006ko maiatzaren 23an._Kontzejuko burua, José Gregorio Seminario Zamarreño.

Iragarkiaren kodea: L0608760