66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

VALTIERRA

Valtierrako Udaleko Musika Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat, C mailakoa, betetzeko deialdia, Valtierrako Udaleko D mailako lan-kontratudun eta funtzionarioendako murriztua

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Valtierrako Udaleko Musika Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat, C mailakoa, funtzionario moduan betetzea, Nafarroako Administrazio Publikoetako Funtzionarioen Estatutuko 15.6 artikuluaren babesean. Lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez beteko da, Valtierrako Udaleko D mailako lan-kontratudun eta funtzionarioen artean.

1.2. Deialdi honetan izendatzen den izangaia Musika Eskolako zuzendaria izanen da, C mailakoa, eta anarteraino zuen lanpostua besterik gabe amortizatuko da.

1.3. Lanpostuaren lansariak C mailari dagozkionak izanen dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari buruzko 251/1993 Dekretuari jarraikiz.

1.4. Hauta-probak gainditu ondotik, deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean bazkidetuko da eta hartan alta hartuko, delako sisteman ezarritako babesean.

1.5. Izendatzen den izangaiak destinoko tokian bizi beharko du eta horretarako, Valtierrako mugapean finkatuko du helbidea.

1.6. Lanaldiaren araubidea arautegi aplikagarrian ezarritakoa izanen da, eta bai opor, jaiegun, sari-ordainketa eta gainerako eskubideen araubidea ere. Halarik ere, lanaldia noiznahi alda dezakete administrazio organo eskudunek, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

2._Eginkizunak.

Izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu:

_Musika Eskolako zuzendaritza.

_Solfeoko klaseak eta musika tresnak jotzeko klaseak ematea.

_Musika Bandako zuzendaritza.

3._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Valtierrako Udaleko D mailako funtzionario edo lan-kontratuduna izatea.

b) Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokideren bat izatea.

Titulazioaren baldintzaren ordez Nafarroako Administrazio Publikoaren zerbitzuan egiazki egindako zortzi urte frogatzea aski izanen da.

c) Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasuna duela frogatzea.

d) Aukerako edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

4._Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkeztu beharko dituzte Valtierrako Udalaren erregistro orokorrean, atxikirik doan ereduari jarraikiz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak arte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritako edozein bideren bitartez.

4.2. Izangaiek zazpigarren oinarrian azaltzen diren merezimenduen ziurtagiriak aurkeztuko dituzte eskabidearekin batera, lehiaketaldian baloratzeko. Agiriak jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatutako kopiak izanen dira, bertzenaz aurkeztu gabetzat joko dira.

5._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.

6._Epaimahaia.

6.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Alfonso Mateo Miranda, Valtierrako Udaleko alkate udalburua.

_Ordezkoa: Victoria Montori Mateo, Valtierrako Udaleko lehen alkateordea.

_Mahaikidea: Francisco Javier Blázquez Echepare, musika irakaslea.

_Ordezkoa: José Javier Malo Amadoz, musika irakaslea.

_Mahaikidea: Judith Hualde Irigaray, zinegotzia, Valtierrako Udaleko Langileen Batzordeko burua.

_Ordezkoa: Carmen Zapatería Azcona, Valtierrako Udaleko zinegotzia.

_Mahaikidea: Blanca Esther Pérez Rodrigo, Valtierrako Udaleko langileen ordezkaria.

_Ordezkoa: María Carmen Jiménez Zubiría, Valtierrako Udaleko langileen ordezkaria.

_Idazkaria: José Miguel Sanz Sánchez, Valtierrako Udaleko idazkaria.

_Ordezkoa: Juan José Iribarren Laita, Villafrancako Udaleko idazkaria.

6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza eskatzen ahal du proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira, eta horietan baino ez diote laguntzarik emanen epaimahaiari.

7._Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldian 15 puntu lortu ahalko dira gehienez eta ez da baztergarria izanen.

7.2. 4.2 oinarriaren arabera alegatu eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremoari jarraikiz baloratuko dira:

Valtierrako Udalean enplegatu gisa emandako zerbitzuak; puntu bat urte bakoitzeko. Deialdian parte hartzeko eskatu diren urteak kendu eginen dira zenbaketa egitean.

7.3. Lehiaketaldia amaiturik, izangai bakoitzaren puntuazioa Valtierrako Udaleko iragarkien oholean paratuko da jendaurrean. Oposizio-lehiaketako puntuazio osoa, lehiaketaldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

8._Oposizioaldia:

8.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

8.2. Oposizioaldiak ondoko ariketa hauek izanen ditu, eta gehienez ere 40 puntu lortu ahalko dira bertan:

a) Egurrezko haize tresna baten klase praktikoa ematea aurretik musika ikasi ez duen ikasle bati. Gehienez ere 15 puntu.

b) Egurrezko haize tresna baten klase praktikoa ematea bigarren edo hirugarren mailako ikasle bati. Gehienez ere 15 puntu.

c) Banda osatzen duten tresnei buruzko galderak, epaimahaiak eginak.

8.3. Oposizioaldiko ariketa bakoitza bukatzen denean, izangai onartuen zerrenda, lortutako puntuazioarekin, jendaurrean jarriko da Valtierrako Udaleko iragarki oholean.

8.4. Ez da nahitaezkoa proben iragarkien data, ordu eta tokiak argitaratzea. Valtierrako Udaleko iragarkien oholean paratuko dira gutienez berrogeita zortzi ordu lehenago eta, hasierako proba baten jarraipena bada, hogeita lau ordu lehenago.

8.5. Izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala edo legez baliokidea den agiria aldean dutela agertu beharko dute probetara. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia segituan baztertuko da, etor daitezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.

9._Probak gainditu dituztenen zerrenda, epaimahaiaren proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren emaitza emandakoan, epaimahaiak aditzera emanen du Valtierrako Udalaren iragarki oholean eta azkeneko ariketa egin den tokian, gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, izangaiek lehiaketaldian nahiz oposizioaldian lortutako puntuazioak batuz, eta puntuaziorik handiena lortzen duten izangaien aldeko izendapen proposamena eginen du. Proposamen hori Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

9.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturalean, proposatutako izangaiak baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren erregistro orokorrean.

Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbertzeko kasuak izan ezik, aipatu agiriak aurkezten ez badira ezin izanen da izendatu eta, beraz, egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzun beharra ukatu gabe.

Aurreko lerroaldean aurreikusitakoa gertatuz gero, 9.1 atalean aipatzen den izangai onartuen zerrendako hurrengo izangaiak beteko du hutsunea, eta horrekin ere aurreko ataletan zehaztu den era berean jokatuko da.

10._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Valtierrako Udalak aurreko atalean ezarritakoa bete duen izangaia izendatuko du. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izendatzen den izangaiak karguaren jabetza hartu beharko du hilabeteko epean, izendapenaren jakinarazpenetik aitzina. Aipatu epean jabetza hartzen ez badu, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, deialdiko 9.2 atalean ezarritakoari lotuko zaio.

11._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Valtierran, 2006ko maiatzaren 2an._Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ......................................, adinez nagusia. N.A.N. zenbakia: ..................... Jaioteguna: ................... Jaioterria: ............... (......). Helbidea: ............ (......). Kalea: ........... Zenbakia: ....... Posta kodea: ........... Telefonoa: ................ Zure aitzinean agertu eta erarik bidezkoenean.

Honako hau azaltzen dut:

Valtierrako Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun finkoa naizela.

Valtierrako Udaleko Musika Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko eta oinarrietako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, denboraz eta moduz.

Horrenbestez:

Eskabide hau onar dezazula eskatzen dut eta, beraz, ni Valtierrako Udaleko Musika Eskolako zuzendari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian onar nazazula.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0607906