66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TUTERA

Alkatetzaren 3/2006 dekretua, maiatzaren 4koa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondokoa eman du:

"Ikusirik alkate udalburua udalerritik kanpo egonen dela maiatzaren 8, 9, 10 eta 11n, beharrezkoa da hura ordeztea, ez dagoen bitartean.

Ikusirik alkate jauna sendatu dela pairatzen zuen ezintasun fisikotik.

Kontuan hartuz lehenengo alkateordea María Carmen Ferrer Cajal andrea dela.

Kontuan hartuz Erregelamendu organikoaren 24 eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beraien izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordezkatzea, hura kanpoan, eri edo bere eskurantzetan aritzeko ezinean dagoenean.

Kontuan hartuz 2/2006 dekretuan, martxoaren 13koan, alkatetzak María Carmen Ferrer Cajal andrea eskuordetzen zuela Alkatetzari zegozkion ebazpen eta egintza administratiboak sinatzeko, 2006ko martxoaren 20tik alkatearen aldi baterako ezintasuna konpondu arte, edo kasua bazen, eskuordetza baliorik gabe uzten zuen berariazko egintza gertatu arte.

Horregatik guztiagatik, egungo araudiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, dekretatu dut:

1. Lehenengo alkateorde María Carmen Ferrer Cajal andrea eskuordetzea Alkatetza honi dagozkion eginkizunetan ari dadin, 2006ko maiatzaren 8, 9, 10 eta 11n, legeek ezartzen dituzten mugak kontuan hartuz.

2. Baliorik gabe uztea Alkatetzak 2/2006ko dekretuan, martxoaren 13koan, Carmen Ferrer Cajal andreari eginiko sinadura-eskuordetza, 2006ko maiatzaren 12tik bertatik ondorioak sortzeko. Egun horretatik aurrera, alkate jaunak dagozkion ebazpen eta egintza administratibo guztiak sinatuko ditu.

3. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udalaren osoko bilkurari, María Carmen Ferrer Cajal andreari eta Alorretako zuzendariei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea. Nolanahi ere eragina izanen du dekretu hau sinatu eta biharamunetik hasita."

Tuteran, 2006ko maiatzaren 4an._Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0607959