66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRA

Akats zuzenketa BBBPBko fitxan, Caldereria kaleko 14an dagoen eraikinean

2006ko maiatzaren 11n egin bilkura arruntean, akats zuzenketa onetsi zen BBBPBko hirigintzako fitxan, Lizarrako Caldereria kaleko 14an dagoen eraikinean (103. etxe-saila, 14. lurzatia).

_Honela agertzen da fitxan:

Hirigintzako baldintzak: Lurzatiaren azalera: 50,00 m².

Erlaitzaren altuera: 14,11.

Solairu kopurua: B+4/B+3+E.

_Honela agertu behar da:

Hirigintzako baldintzak: Lurzatiaren azalera: 50,00 m².

Erlaitzaren altuera: 14,95.

Solairu kopurua: B+4.

Eraikinaren altuera neurtuko da Caldereria kalera ematen duen fatxadako erdiko puntuan den sestratik.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zuzenketaren edukia argitara ematen da, orok jakiteko eta ondorioak sortzeko.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aitzina.

Lizarran, 2006eko maiatzaren 17an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0608696