66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE

Hasiera batez onetsirik Olloki Landa Urbiko M.2D.1 Plan Partzialeko aldaketa

Uharteko Udalak, 2006ko maiatzaren 17 egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea "Olloki Landa Urbiko M2.D.1 Plan Partzialeko aldaketa" izeneko agiria, Laboratorios Cinfa, S.A.k sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Uharten, 2006ko maiatzaren 18an._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0608648