66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAZTI

Udal Planeko aldaketa behin betikoz onetsirik

Olaztiko Udalak, 2006ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi du Udal Planeko UE-3 exekuzio unitateko aldaketa, Udalak berak sustatua, ondoko zehaztapenekin:

_Erabilera: famili bakarreko etxebizitza (etxebizitza libre tasatukoa) eta berezko eranskinak.

_Lurzatiko lerrokadura ofizialak aldatzen dira, eremu publikorako lagapena handitzeko.

_Bideen lerrokadurak berriz definitzen dira, baina gaur egun diren espaloiak eta bideak mantentzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Olaztin, 2006ko maiatzaren 16an._Ordezko alkatea, Marcelino Galparsoro Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L0608589