66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURUZABAL

Behin betikoz onetsirik 2006ko zerga-tasak

2006ko martxoaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabakia, 2006ko zerga-tasak onesteari buruzkoa, 2006ko 45. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 14an, eta jendaurreko epea iragan baita inork haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu dira.

1._Lurraren gaineko kontribuzioa:

1.1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,1678.

1.2._Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,7426.

2._Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

Zergaren lehengo indizeari eustea, 1 izaten segituko baitu.

3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,7740.

4._Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

4.1._Zerga-oinarria zehazteko, portzentaje hauek ezartzea:

1-5 urte, 3,3ko koefizientea.

5-10 urte, 3,2ko koefizientea.

10-15 urte, 3,1eko koefizientea.

15-20 urte, 3,1eko koefizientea.

4.2._Kuota finkatzeko karga-tasa ezartzea; hala, zergaldi guztietarako ehuneko 20 izanen da tasa bakarra.

5._Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofizialak.

Muruzabalen, 2006ko maiatzaren 19an._Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L0608715