66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

725/2006 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 82/06 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Enrique Joaquín Antón Aranda jaunak jarri du errekurtsoa.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian Enrique Joaquín Antón Aranda jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 693/2005 Ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren kontra.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari igortzea Enrique Joaquín Antón Aranda jaunak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtsoa jarri du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 693/2005 Ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren kontra.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta inpugnatutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea epaitegi horretan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazi ondotik.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 14an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0607797