66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

113/2006 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, "Kultur etxeen eta udaleko beste kultur gune batzuen eraikuntza eta ekipamendua" kontusailetik 5.418.466,70 euroko gastua baimendu eta udal titulartasun publikoko kultur etxeak egiteko proiektuak prestatu eta haiek eraiki, egokitu eta hornitzeko dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena.

Nafarroako Gobernuak, apirilaren 24ko Erabakiaren bidez, "Kultur etxeen eta udaleko beste kultur gune batzuen eraikuntza eta ekipamendua" kontusailetik 5.418.466,70 euroko gastua baimendu eta udal titulartasun publikoko kultur etxeak egiteko proiektuak prestatu eta haiek eraiki, egokitu eta hornitzeko dirulaguntzak emateko deialdia onetsi zuen, diruaren eta denboraren aldetik honelaxe banaturik:

_2006ko ekitaldia: 2.045.384,39 euro, "Kultur etxeen eta udaleko beste kultur gune batzuen eraikuntza eta ekipamendua" izeneko A20002-A2510- 7609-331100 kontusailetik.

_2007ko ekitaldia: 1.643.082,31 euro, horretarako sortzen den kontusailetik, betiere aurrekontuetan behar adina diru badago.

_2008ko ekitaldia: 1.730.000,00 euro, horretarako sortzen den kontusailetik, betiere aurrekontuetan behar adina diru badago.

Kultur Ekintzako Zerbitzuak txosten bat egin du, non 5.418.466,70 euroko gastua baimentzea proposatu baitu, udal titulartasun publikoko kultur etxeak egiteko proiektuak prestatu eta haiek eraiki, egokitu eta hornitzeko dirulaguntzak emateko deialdirako, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agindu.

Kultur Ekintzako adostasun txostena ikusirik, deialdia onesteko legeek ezarririko betebeharrak betetzen direla kontuan hartuz eta espedientean Kontu Hartzailetza Delegatuaren adostasun dagoela.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Kultur etxeen eta udaleko beste kultur gune batzuen eraikuntza eta ekipamendua" kontusailetik 5.418.466,70 euroko gastua baimentzea, diruaren eta denboraren aldetik honelaxe banaturik:

_2006ko ekitaldia: 2.045.384,39 euro, "Kultur etxeen eta udaleko beste kultur gune batzuen eraikuntza eta ekipamendua" izeneko A20002-A2510-7609-331100 kontusailetik.

_2007ko ekitaldia: 1.643.082,31 euro, horretarako sortzen den kontusailetik, betiere aurrekontuetan behar adina diru badago.

_2008ko ekitaldia: 1.730.000,00 euro, horretarako sortzen den kontusailetik, betiere aurrekontuetan behar adina diru badago.

2. Udal titulartasun publikoko kultur etxeak egiteko proiektuak prestatu eta haiek eraiki, egokitu eta hornitzeko dirulaguntzak emateko deialdiko arauak, I. eranskinean datozenak, eta eskabidearen eredua, II. eranskinean datorrena, onestea.

3. Arau hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Kultur Ekintzako Zerbitzuari, Kultur Jardueren Atalari, Ogasunak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu hartzaile delegatuari, Idazkaritza Nagusi Teknikoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Kultur Sustapenerako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honen kontra toki entitate interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, berau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 18an._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

I. ERANSKINA

Udal titulartasun publikoko kultur etxeak egiteko proiektuak prestatu eta haiek eraiki, egokitu eta hornitzeko dirulaguntzak emateko deialdia

ARAUAK

1. Xedea eta helburua.

1.1. Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak deialdi hau ezarri du kultur ekipamenduen sorrera sustatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateetako kultur eginkizunetarako.

1.2. Deialdi honen xedea udal titulartasun publikoko kultur etxeak egiteko proiektuak prestatu eta haiek eraiki, egokitu eta hornitzeko dirulaguntzak ematea da, balorazio irizpideekin bat, betiere aurrekontuetan dirurik bada.

1.3. Deialdi honi dagokionez, kultur etxea kultur ekipamendua da, gune eta dotazio hauek biltzen dituena:

a) Agertoki bat, arte eszenikoetako ikuskizunak baldintza egokietan biltzeko edukiera duena, aski den ekipamendu teknikoaz hornitua eta ongi erabiltzeko behar diren gune erantsiak dauzkana eta kanpora ateratzeko zuzeneko bidea duena.

b) Erakusketa aretoa, tamaina egokikoa, arte plastikoak erakusteko iluntasun eta segurtasun baldintzak biltzen dituena.

c) Balio anitzetako aretoak, kultur programazio oso bat burutzeko bide ematen dutenak.

d) Bulegoetarako eta ekipamendua kudeatzeko lanetarako guneak.

Kasu batzuetan, deialdi honen bidez agertokiak bakarrik osatzen duen ekipamendua finantzatzen ahalko da, baldin eta unitate bereizi gisa ongi funtzionatzeko osagai eta guneak badauzka eta arte eszenikoetako jarduerak hartzen ahal baditu.

2. Aurrekontua eta diru kopurua

2.1. Dirulaguntzak honelaxe finantzatuko dira:

2006ko ekitaldia: 2.045.384,39 euro, Kultura Zuzendaritza Nagusiko gastu aurrekontuko "Kultur etxeen eta udaleko beste kultur gune batzuen eraikuntza eta ekipamendua" izeneko A20002-A2510- 7609-331100 kontusailetik.

2007ko ekitaldia: 1.643.082,31 euro, horretarako sortzen den kontusailetik, betiere aurrekontuetan behar adina diru badago.

2008ko ekitaldia: 1.730.000,00 euro, horretarako sortzen den kontusailetik, betiere aurrekontuetan behar adina diru badago.

2.2. Dirulaguntzak gehienez ere onarturiko aurrekontuaren %50 egiten ahalko du. Salbuespen gisa, dirulaguntzak %75 egiten ahalko du, kultur ekipamenduak eskualde oso batean eragina duenean eta inguruabar hori behar den moduan frogatzen denan, deialdi honetako 6.1 puntuko j) idatz-zatian xedaturikoaren arabera.

3. Beste dirulaguntza batzuekiko konkurrentzia eta bateragarritasuna.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren diru-ekarpena Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek, beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatuek edo partikularrek ematen dituzten dirulaguntza guztiekin. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo berezko baliabide batzuekin baturik, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

4. Onuradunak, aurretik bete beharreko baldintzak eta eginbeharrak.

4.1. Nafarroako udalek eskatzen ahalko dituzte deialdi honetako laguntzak, aurretik baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Zerga guztiak eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak pagatuak izatea.

b) Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuaren adostasun txostena edukitzea, eraikin katagolatuak zaharberritu behar direnean.

4.2. Dirulaguntzen onuradunek Kultur Ekintzako Zerbitzuko teknikarien aholkularitza izanen dute proiektua prestatzeko eta kultur etxea eraiki eta hornitzeko eta eginbehar hauek izanen dituzte:

a) Hartzen duten laguntza bakar-bakarrik deialdi honetako dirulaguntzaren xede den kontzeptua burutzeko.

b) Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari adostasuna eskatzea dirulaguntzaren xede diren proiektuak burutzean gertatzen diren aldaketen aurrean. Aldaketa horiek foru agindu baten bidez onartuko dira.

c) Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legeko 16. artikuluko 2. idatz-zatiaren arabera, aldaketari buruzko espedientea tramitatzea, organo instruktoreak dirulaguntzaren xede den kontzepturen bat (proiektuaren prestakuntza, obren exekuzioa edo ekipamendua) aldatu behar dela uste badu.

d) Noiznahi ere onartzea Kultur Ekintzako Zerbitzuak egiaztatu ditzala dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko datuak.

e) Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuaren adostasun txostena edukitzea onuradunaren egoera ekonomikoaz eta dirulaguntzaren xede den kontzeptuaren zatia finantzatzeko gaitasuna.

f) Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari jakinaraztea diruz lagundutako jarduera horiek finantzatzeko beste laguntza, dirusarrera edo baliabiderik lortu ote den. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

g) Hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela frogatzea. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 28. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, dirulaguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 30.000,00 eurotik goitikoa bada, obraren exekuzioaren kostuaren kasuan edo 12.000,00 eurotik goitikoa, ekipo ondasunak edo zerbitzuak ematen dituztenean, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela.

Kasu horietan, onuradunak gutxienez ere helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin izenpetuko du.

h) Dirulaguntzaren xede den proiektu osoa justifikatzea.

i) Toki entitateek proiektuak, obrak, ekipamenduak eta instalazioak bukatu direla onartu eta, hala bada, bertan atzemandako akatsak zuzendu direla frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Harrera formalik egiten ez denean, bestelako agiriak aurkezten ahalko dira, organo instruktoreak horretarako baimena ematen badu.

j) Obren exekuzio materiala hasi ondoren, toki ikusgarri batean, afixa bat paratzea, Nafarroako Gobernuaren babesa adieraziko duena.

4.3. Kultur Ekintzako Zerbitzuak kasuan kasuko ordainketak egin baino lehen inbertsioaren egiaztapen materiala eginen du. Egiaztapen material hori dirulaguntza 60.000,00 eurotik gorakoa denean eginen da beti.

5. Eskabideen aurkezpena.

5.1. Eskabideak eta eskaturiko agirak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, arau hauek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Laguntzaren eskabideak, arau hauetako VII. eranskinean ageri den ereduarekin bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Departamentuan aurkeztuko dira, Iruñeko Navarrería kaleko 39an, 31001 posta kodean, edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen den edozein erregistrotan. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduan ere igortzen ahal dira eskabideak. Azken kasu honetan 848 42 46 24 faxean jakinarazi beharko da kasuan kasuko postetxean aurkeztu direla agiriak, epearen barruan igorri direla frogatzen duen agiria erantsiz.

6. Eskatzen diren agiriak:

6.1. Eskabideekin batera ondoko agiriak joanen dira:

a) Toki entitatearen aldetik proiektua koordinatzen arduratzen denaren izen-deiturak eta telefonoa.

b) Zerga guztiak kitatuak eta Gizarte Segurantzarekiko eginbehar guztiak eginak daudela frogatzen duten agiriak.

c) Herrian edo, 2.2 arauan aipatzen den kasuan, eskualdean, 2004an eta 2005ean eginiko kultur jardueren memoria.

d) Udalaren aurrekontu osoaren eta haren kultura arloaren aurrekontu osoaren ziurtagiriak eta ekitaldi horietako sailkapenak.

e) A edo B mailako kultur kudeaketako teknikari bat kontratazio edo izendapenaren egiaztapen fede-emailea, 8.1.a) arauan xedatu bezala.

f) Kultur ekipamenduak ase behar dituen kultur premiak justifikatzeko txostena.

g) Kultur ekipamendua finantzatzeko plana.

h) Kultur etxea eginen deneko orube edo ondasun higiezinaren jabetzaren agiriak.

i) Kultur ekipamendua kudeatzeko plana.

j) Esku hartu behar duten toki entitateek sinaturiko lankidetza hitzarmena, eskualderako ekipamendu partekatua baldin bada.

k) Kultur etxea abian jarri eta hurrengo bi urteetarako aurreikusten den programazioaren aurrerapena.

l) Aurreproiektua, dirulaguntza proiektua prestatzeko eskatu bada.

m) Proiektu bisatua, prezioak gaurkoturik, dirulaguntzaren bidez egin beharreko kultur etxearen proiektuak deialdi hau baino lehenagoko dirulaguntzak hartu dituenean.

n) Memoria tekniko baloratua, dirulaguntza ekipamendurako eskatzen denean.

6.2. Dirulaguntzaren eskabidea osorik bete gabe aurkezten baldin bada, edo hura baloratzeko alderdi garrantzitsuen egiaztapena nahikoa ez bada, eskatzaileari eskatuko zaio akats horiek zuzen ditzala, 10 egun balioduneko epean. Aditzera emanen da horrela egin ezik eskabidea artxibatuko dela eta halaxe jakinaraziko dela.

7. Instruitu eta ebaluatzeko organo eskudunak.

7.1. Kultur Ekintzako Zerbitzua da organo eskuduna laguntzak emateko prozedura instruitzeko.

7.2. Eskabideak baloratzeko batzorde bat osatuko da. Kultura zuzendari nagusia izanen da haren lehendakaria. Batzordeak, gainera, kide hauek izanen ditu: Kultur Ekintzako Zerbitzuko zuzendaria, Kultur Jardueren Ataleko burua, Arte Programen Bulegoko burua eta Nafarroako Kultura Kontseiluko kide bat. Idazkari lanetan Kultur Sustapenaren Bulegoko burua arituko da, hizpidea bai baina botorik ez duela. Bere erabakia hobeki oinarritzeko, batzordeak entitate eskatzaileari eskatzen ahalko dizkio behar dituen agiri osagarri guztiak eta kanpoko adituen aholkularitza ere bai.

7.3. Kultur Ekintzako Zerbitzuak, Ebaluazio Batzordearen akta ikusirik, deialdiaren gainean ebazteko proposamena aurkeztuko du.

8. Balorazio irizpideak:

8.1. Laguntzen zenbatekoa honako irizpide hauek kontuan hartuz finkatuko da:

a) Kultur ekipamenduak ongi kudeatzeko behar diren langileak edukitzea, 20 puntu bitarte:

_A edo B mailako kultur kudeaketako teknikari baten kontratazio edo izendapena frogatzen duten toki entitate onuradunak: gehienez 8 puntu.

_Kudeaketa plana eta kasuko kultur guneak, ekipamenduak edo instalazioak ustez izanen duen kultur onura: gehienez 12 puntu.

b) Eraginkortasun ekonomikoaren gradua:

Kasuan kasuko gune eta ekipamendurako aurreikusten den obraren kostuaren eta Nafarroan berriki eraiki diren antzeko ekipamenduen batez besteko kostuaren arteko erlazioa, 20 puntu bitarte. Obraren kostuan lansarien gastuak, eraikuntzakoak eta ekipamenduak bereiziko dira.

c) Proiektua Kultur Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideekin bat etortzea, alegia, deialdiaren xede diren zehazten diren gune guztiak edo bakarrik batzuk biltzea, 15 puntu bitarte.

d) Eskualde hartan halako kultur azpiegituretan dagoen eskasia eta proiektua nola egokitzen zaien herrian edo eskualdean benetan dauden beharrei, 20 puntu bitarte.

e) Eskabidea aurkeztean proiektuaren betetze maila, 25 puntu gehienez, ondoren adierazten den moduan banaturik:

_Hasiak diren obrak eta deialdi hau baino lehenagoko edizioetan laguntza hartu duten proiektuetakoak, 7 puntu bitarte.

_Aurreko deialdi batean dirulaguntza jaso zuten proiektuetako obrak gauzatzea, 5 puntu bitarte.

_Obra zibila bukatua duten Kultur Etxeen ekipamendua, 6 puntu bitarte.

_Kultur Etxeak/Agertokiak eraikitzeko proiektuak eratzea, 4 puntu bitarte.

_Oraingo Kultur Etxeetako ekipamenduak hobetzea, 3 puntu bitarte.

Laguntza hartu ahal izateko gutxienez ere 65 puntu lortu beharko dira.

9. Deialdiaren gaineko ebazpena.

9.1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Departamentuko kontseilariak, hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, foru agindu bat emanen du laguntzak eman edo ukatzeko.

9.2. Deialdia bukatutzat ematen duen foru agindua Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean argitaratuko da eta laguntzen onuradunak diren toki entitateei jakinaraziko zaie.

9.3. Laguntza eman zaiela jakinik, 15 egun naturaleko epean, onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

_Harturiko dirulaguntzarekiko adostasuna adierazten duten agiriak. Dirulaguntza kultur etxea abian jartzeko erabiliko da.

_Udalak osoko bilkuran harturiko erabakia, urte batzuetako gastua eta ukituriko ekitaldi bakoitzeko aurrekontuko dotazioa baimentzen dituena.

Aipatu den epea eskaturiko agiriak aurkeztu gabe bukaturik, ulertuko da entitate onuradunak uko egin diola laguntzari.

10. Ordainketa, eta justifikatzeko prozedura eta modua:

10.1. Dirulaguntzak Kultur Ekintzako Zerbitzuak adostasun txostena eman ondoren pagatuko dira, eskatzaileek ondoren aipatzen diren agiri guztiak aurkeztu ondoren:

a) Fakturak, fakturazio eginbeharrak arautzeko Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuarekin bat etorri beharko dutenak.

b) Obra unitateen ziurtagiriak.

Fakturen eta obra unitateen ziurtagirien bidez behar bezala justifikaturiko kopuruari emaniko laguntzaren portzentajearen aplikazioaren emaitzarekin bat etorriko da ordainketa bakoitza.

Salbuespen gisa, onuradunak dirulaguntzaren helburuak lortzeko funtsak behar dituela frogatzen duenean, aurrerakin bat egiten ahalko da, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak espresuki baimendurik.

10.2. Obra bukaturik, azken ordainketa gauzatu baino lehen, laguntzaren onuradunak eskrituraren edo kasuan kasuko eskrituraren aldaketaren kopia behar bezala diligentziaturik aurkeztuko du, non emaniko dirulaguntzaren zenbateko osoa adieraziko baita, eta Jabetza Erregistroko inskripzioarena ere bai.

10.3. Kultur etxe bat eraikiz gero, gutxienez ere 20 urteko atxikialdia izanen da dirulaguntzaren xede den helbururako.

10.4. 4.2.c) puntuaren aplikazioaren ondorioz, dirulaguntzaren zenbatekoan aldaketak izaten ahalko dira, beren ondorio ekonomiko eta administratiboak izanen dituztenak.

10.5. Onartutako proiektu, obra edo ekipamenduan ageri zen gastua baino gutxiago justifikatzen bada, dirulaguntza murriztuko da, laguntzaren portzentaje berberak mantentzeko.

11. Laguntza itzultzea.

Onuradunak proiektu, obra edo ekipamendua egin duela behar bezala justifikatu ezik, aurrerakin gisa pagaturiko laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legeko 35. artikuluarekin bat.

12. Arau-hausteak eta zehapenak.

12.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko IV. titulua hartuko da aintzat.

12.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoa izanen da.

13. Zuzenbide-araubidea eta errekurtsoak.

13.1. Deialdi honetan espresuki ezarrita ez dagoen guztian Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatu bezala jokatuko da.

13.2. Arau hauek betearazteko ematen diren egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ....................................., NANa/IFZa: ......................................, bizitokia: ................................., kalea: .............................., udalerria: .............................., telefonoa: ......................, bere izenean edo ondoko honen izenean (bidezko ez dena ezabatu): .................... NAN/IFZa: ........... , bizitokia: ............................. , kalea: .............................., udalerria: ..........................., telefonoa: ...................... Aurkezten du udal jabetza publikoko kultur etxeak eraiki eta hornitzen laguntzeko 2006ko deialdirako eskabidea, 200..eko .......aren .....eko ...../200... Foru Aginduak onetsitako oinarrien arabera (200..(e)ko ........aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ...zk.).

Hona hemen aurkezten ditudan agiriak:

1. Eskabidea aurkezten duen Udal edo Kontzejuaren izena.

2. Toki entitatearen aldetik proiektua koordinatzen arduratzen denaren izen-deiturak eta telefonoa.

3. Zerga guztiak kitatuak eta Gizarte Segurantzarekiko eginbehar guztiak eginak daudela frogatzen duten agiriak.

4. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuaren adostasun txostena, eraikin katagolatuak direnean.

5. Entitate eskatzailearen adierazpena, laguntzaren onuradun izateko debekuetan ez dagoela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluko 7. idatz-zatiarekin bat.

6. Herrian edo, 2.2 arauan aipatzen den kasuan, eskualdean, 2004an eta 2005ean eginiko kultur jardueren memoria.

7. Udalaren aurrekontu osoaren eta haren kultura arloaren aurrekontu osoaren ziurtagiriak eta ekitaldi horietako sailkapenak.

8. A edo B mailako kultur kudeaketako teknikari bat kontratazio edo izendapenaren egiaztapen fede-emailea, 8.1.a) arauan xedatu bezala.

9. Kultur ekipamenduak ase behar dituen kultur premiak justifikatzeko txostena.

10. Kultur ekipamendua finantzatzeko plana.

11. Kultur etxea eginen deneko orube edo ondasun higiezinaren jabetzaren agiriak.

12. Kultur ekipamendua kudeatzeko plana.

13. Esku hartu behar duten toki entitateek sinaturiko lankidetza hitzarmena, eskualderako ekipamendu partekatua baldin bada.

14. Kultur etxea abian jarri eta hurrengo bi urteetarako aurreikusten den programazioaren aurrerapena.

15. Aurreproiektua, dirulaguntza proiektua prestatzeko eskatu bada.

16. Proiektu bisatua, prezioak gaurkoturik, dirulaguntzaren bidez egin beharreko kultur etxearen proiektuak deialdi hau baino lehenagoko dirulaguntzak hartu dituenean.

17. Memoria tekniko baloratua, dirulaguntza ekipamendurako eskatzen denean.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat. Lorturiko datuak dirulaguntzetarako deialdi honen espedientea tramitatzeko erabiliko da bakar-bakarrik. Interesatuek aurka egiteko eta datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzen ahalko dute.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskabidea aurkezteak berarekin dakar interesatuak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

.....................(e)n, 200.....(e)ko ...........aren ....(e)an.

Sinadura

NAFARROAKO GOBERNUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: F0608519