66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2006ko maiatzaren 22koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Cadreitako 4. poligonoko 893. lurzatiko bideak urbanizatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzea egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Cadreitako Udalaren 2006ko otsailaren 23ko Alkatetzaren Ebazpenaren Erabakiaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituzten hogei egunez.

Jendaurrean egoteko epea bukaturik, Cadreitako Udalak, 2006ko apirilaren 11ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, proiektua behin betikoz onetsi zuen, ez baitzen alegaziorik aurkeztu.

Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira, Cadreitako hiri-lurretako 4. poligonoko katastroko 893, 905 eta 906 lurzatien parte bat betetzen duten bideak (UVO-10 unitatea) urbanizatzeko lanak egin behar baitira eta eraikuntza eta urbanizazioa batera egiteko baimen eman behar baita.

Nafarroako Gobernuak, Cadreitako Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Cadreitako Udalaren 4. poligonoko 893 lurzatiko bideak urbanizatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 22an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0608772