66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2006ko maiatzaren 22koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Ezkarozeko Udalaren "Bideak zolatzea, ur eta saneamendu sareak eta kaleko argiak Kale Nagusian eta Tejerian" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaezko desjabetzapena egiteko.

Ezkarotzeko Udalak 2006ko otsailaren 13an egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, aipatutako proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost egunez.

Jendaurreko aldiaren epea bukatuta, Ezkarotzeko Udalak 2006ko apirilaren 18an hartutako Erabakiaren bitartez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta aurkeztutako alegazioa ebatzi zen, ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira ondoko arrazoiengatik: saneamendu sareaz hornitu behar delako halakorik ez duen hiri eremu bat, hornidura sarea berritu behar delako, arrunt egoera kaskarrean baitago, herriko argiak bezala, eta karrikak zolatu behar direlako, egungo zoluaren gainean ez baita ia-ia ibiltzen ahal.

Nafarroako Gobernuak, Ezkarozeko Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Ezkarozeko Udalaren "Bideak zolatzea, ur eta saneamendu sareak eta kaleko argiak Kale Nagusian eta Tejerian" izeneko proiektuaren exekuzioak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 22an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0608770