66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

48/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Hezkuntza kontseilariak emana, María Jesús Zabalza Compains andreari, epai baten ondorioz, katedradun izaera onartzen diona.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 5ean emandako 449/2001 Foru Aginduaren bidez (2002ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 25ekoa), katedradun izaera eskuratzeko hautapen prozeduren deialdia onetsi zen, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan eta apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Foru agindu hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 1ean emandako 50/2002 Foru Aginduak aldatu zuen.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoaren 3an emandako 115/2003 Foru Aginduaren bitartez, deialdiaren gaineko ebazpena eman eta katedradun izaera lortu zuten izangaiak zehaztu ziren.

Hautatutako izangaien zerrendan, Gaztelania eta Literaturako espezialitatean (aipatu foru aginduaren eranskinean ageri da), ez da María Jesús Zabalza Compains izangaia agertu.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Lehen Epaitegiak maiatzaren 26an emandako 201/2005 epaiaren arabera, Nafarroako Gobernuak 2003ko ekainaren 23an hartutako Erabakia ez dator zuzenbidearekin bat, María Jesús Zabalza Compains andrearen merezimenduak ez baloratzeari dagokionez (deialdiko oinarrien I. eranskineko 3.3 atala). Hori hala izanik, baliorik gabe utzi da erabaki hori, eta jarduketak atzera eraman behar dira, epaimahai kalifikatzaileak izangaiaren merezimenduak berriz balora ditzan eta dagozkion puntuak eman.

Aipatu den epaia berretsi egin zen Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak urtarrilaren 16an emandako 11/2006 apelazio epaiaren bidez, eta irmo bilakatu zen bide jurisdikzionalean.

201/2005 epaia betetzearren, Gaztelania eta Literaturako espezialitateko epaimahaikideak 2006ko apirilaren 3an bildu ziren eta jarduketen akta egin zuten.

María Jesús Zabalza Compains andrearen merezimenduak baloraturik (deialdiko I. eranskineko 3.3 atala, merezimenduen baremoa), epaimahaiak 0,25 puntu eman zizkion interesatuari; hots, eman zitekeen puntuaziorik altuena, atal hartan ezarritakoaren arabera).

Epaimahaiak, horren ondoren, María Jesús Zabalza Compains andreak merezimenduen lehiaketan, ahozko proban, azalpenean eta eztabaidan lortutako puntuak gehitu zituen: 13, 6199 puntu.

María Jesús Zabalza Compains andreak lortutako puntuazioa ikusirik, epaimahaiak aho batez erabaki zuen Hezkuntza kontseilari jaunari igortzea María Jesús Zabalza Compains andrea katedra lortzeko eskubidea duten izangaien zerrendan sartzeko proposamena, Gaztelania eta Literaturako espezialitatean.

Beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 c) artikuluak eta apirilaren 1eko 1657/1996 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. María Jesús Zabalza Compains andreari katedradun izaera onartzea, Gaztelania eta Literaturako espezialitatean.

2. María Jesús Zabalza Compains andreak lortu duen katedradun izaerak 2003ko apirilaren 1etik aurrerako ondorio ekonomiko eta administratiboak izanen ditu.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

4. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko apirilaren 28an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0607727