66. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

151/2006 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuaren eranskinen eduki batzuen adierazpen grafikoak onesten dituena.

Martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko etxeetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautu ziren. Haren eranskinetan etxebizitzei, garajeei eta haiek kokaturik daudeneko eraikinen erkidegoaren osagaiei eskatzen ahal zaizkien diseinu baldintzak ezartzen dira.

Bidezko da eranskin horien zehaztapen tekniko batzuk mintzaira grafikora bihurtzea, horiexek adierazi behar baitira etxebizitza eraikinetako planoetan. Horrek erraztasun nabarmenak emanen dizkie proiektu teknikoak prestatu behar dituztenei eta arau teknikoen argitasunean izanen du eragina.

Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeko 41.1.g) artikuluan xedaturikoaren arabera eta martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuko azken xedapenetariko lehenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuaren eranskinen eduki batzuen adierazpen grafikoak, foru agindu honen eranskinean datozenak, onestea. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko etxeetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautu ziren.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 11n._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0608328