64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorre-Elortzibarko 3. eremuko U.E. 3.1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, unitate horretako jabeek sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko maiatzaren bian egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorre-Elortzibarko 3. eremuko U.E. 3.1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, hirigintzako eta zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz, unitate horren jabeek sustatua. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunez, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, eta proiektuan izendatzen den ordezkariari jakinaraziko zaio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 145. artikuluari eta ondokoari, 167.ari eta ondokoei eta 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2006ko maiatzaren 3an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0607845