64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Behin betiko onetsirik Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.2 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko maiatzaren bian egin bilkuran, agertutako guztiak ados jarrita, erabaki zuen behin betiko onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, hirigintzako eta zuzenbideko txostenek dakartzaten zehaztapenak kontuan hartuz, Zuluetako 6. eremuko U.E.6.2 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2006 Foru Legeko 134. artikuluan xedatuarekin bat.

Noainen, 2006ko maiatzaren 3an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0607842