64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIKAZTELU

Hirigintzako hitzarmena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau jendaurrean egonen da:

Hirigintzako hitzarmena: honen bidez erabaki da Promociones Inmobiliarias Mendijurra, S.L. enpresak, legeak ezarri bezala, Udalari dagokion aprobetxamenduaren lagapena beteko duela, konpentsazio ekonomikoaren bidez.

Interesatuek espedientea azter dezakete udal idazkaritzan, baita alegazioak aurkeztu ere, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Deikaztelun, 2006ko apirilaren 27an._Alkate udalburua, Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: L0607839