64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

11. exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsita

Martzillako Udaleko alkateak, 2006ko maiatzaren 4ko 139 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi du Martzillako Arau Subsidiarioetako 11. exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, haren Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2006ko maiatzaren 4an._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0607818