64. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Berriobeitiko Udal Planeko aldaketa xehekatua, Plazaola industrialdean. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2006ko martxoaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Plazaola industrialdearen eremuari buruzko Planeamenduko aldaketa xehekatua, Udalak berak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2006ko martxoaren 7an._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0607811